Txikipedia:Toscana

Toscana Italiako iparraldeko eskualdea da,

Toscanako Bandera

Apenino mendiaren eta Tirrenar itsasoaren artean kokaturik dagoena. 22.987Km2-Ko eremua du eta 2015eko uztailean 3.745.547 biztanle zituzten.

Italiako eskualderik handienetakoa da. Toscanako biztanle gehienak Arno ibaiaren hiriburuan, Praton, Pistoian, Pisan eta Livornon. Beste hiri nagusi batzuk Grosseto, Lucca, Massa eta Carrara dira.

Geografia

Toscanako iparraldean Apenino mendiak (Tosco Emiliano Apeninoak) daude eta Succiso mendia (2.017 metro) bertako gailurrik garaiena da.

Apeninoetako mendien artean, haranak eta ibai arroak dira: Magrako harana, lunigliana ibaiaren arroa, Garfagnana ibaiarena eta Arno ibaiaren goi ibilguaren arroa.

Hegoaldean, Arno ibaiaren beheko ibilguaren harana dago, Toscanako nagusia dena. Kostaldea apala eta hareatsua da eta tartean labar batzuk dira; itsasertzean uharte ugari da.

Historia

Etruarriak bizi ziren Toscanan, eta K. a. IV. mendean erromatarrek jabetu ziren eskualdea. XII. eta XIII  mendeetan errepublia txikietan banatuta egon zen XVI. mendean medicitarrek, Florentziako bankari handiek, errepublika haiek guztiak

batu zituzten, eta Toscanako Dukerri Handia eraturik, eskualdea gobernatua zuten  errege-etxe bat bilakatu izan balira bezala

Medici familiak gobernatu zuen beraz eskualdea, Gian Giastone de Medici, duke leinuko azken ordezkaria izan zena, 1737an seme-alabarik izan gabe hil zen arte

Gero, Lorrenaren mende egon zen Austriar Inperioaren barruan, eta 1801-1814. urteetan frantsesen mende. Azkenean, 1860an, Italiako Erresumaren barruan geratu zen.

Ekonomia

Nekazaritza (mahatsondoak, olibondoak, azukre erremolatxa, barazkiak eta laboreak), Industria, (kimikoa, burdingintza, ehungintza, altzariak eta papergintza, besteak beste) eta turismoa jarduera nagusiak dira.

Hiri nagusiak

  1. Florentzia
  2. Prato
  3. Livorno
  4. Arezzo
  5. Pistoia
  6. Pisa

Ondasun nagusiak

Pisako dorrea

Pisako katredrala, Bataitegia eta dorrea

Dorreetan ospetsuenak oker baten ondorioari zor dio fama. Pisako dorrea artean bukatu gabe zegoela hasi zen okertzen, zimenduen sendotasunik ezagatik



Forentziako Bataitegia

Toscanako erromanikoaren obra nagusia Florentziako bataiategia da. Katedralaren mendebaldeko fatxadaren aurrean dago: oktogono oineko eraikin handia da, ganga batez burutua.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.