Txikipedia:Toronto
Toronto, Kanadan dago eta Ontorioko hiriburua da. 2 794 356 binztanle ditu, eta Kanadako herrialderik populatuena da, eta ipar amerikako bosgarren hiri handiena.
Toronto ospetsua da CN dorrearengatik, 556 metro baititu. Toronto oso lasaia da eta gainera kriminaltasun oso gutxi dago, horregatik esaten dute, Toronto leku oso ona dela bizitzeko.
Biztanleria
Torontoren biztanleria 1861. urtetik igotzen joan da eten gabe.
Torontoko biztanleria 1861tik | |
Urtea | Hiriaren eremua |
1861 | 65 085 |
1901 | 238 080 |
1951 | 1 117 470 |
1971 | 2 089 728 |
1976 | 2 124 295 |
1981 | 2 137 380 |
1986 | 2 192 721 |
1991 | 2 275 771 |
1996 | 2 385 421 |
2001 | 2 481 494 |
2008 | 2 503 281 |
2011 | 2 615 060 |
Historia
1750. urtean frantsesek Toronto zegoen lekuan Fort Rouillé gordelekua eraiki zuten baina 9 urte beranduago frantsesak Torontotik joan egin ziren.
1787. urtean ingelesek indiarrei Kanada lurraldea erosi zieten .
1793. urtean Kanada probintziako hiriburu bihurtu zuten, York izenaz. 18. mendean zehar hiria bizkor hazi zen, merkataritza jarduerari esker.
1834. urtean Toronto izena hartu zuen, 19. mendean imigrante asko bertaratu ziren, europarrak eta asiarrak, batez ere, eta hirigintza arazo larriak sortu ziren. Arazo horiei guztiei aurre egiteko 1953. urtean Torontoko metropolia sortu zuten.
Geografia
Torontok 630km2-ko azalera du. Bere mugak Ontario lakua hegoaldean, Etobicoke creek eta highway 424 mendebaldean, Steeles avenue iparraldean eta rouge ibaia ekialdean daude. Ontorio lakuan duen kostaldea 46km-ko luzeera du.
Klima
Torontoren klima oso lasaia da kanadako barnealdeko beste lekuekin konparatuta. Izan ere, neguan -9ºC eta -1ºC arteko tenperatura egiten du, Kanadako beste leku batzuetan berriz, neguan -30ºC egiten ditu
Kirolak
Toronto da Ipar Amerikako ia kirol liga profesional guztietan ordezkariak dituen Kanadako hiri bakarra famatuenak hauek dira:
- Saskibaloia (Toronto Raptors)
- Rugbi (Toronto Xtreme)
- Baseball (Toronto Blue Jays)
- Futbol amerikarra (Toronto Argounats)
- Hockey izotza gainean (Toronto Marlies)