Txikipedia:Tokio
Tokio Asiako hiri bat, Japoniako hiriburua, da. Munduan biztanle gehien dituen hiria da: 38 milioi pertsona bizi dira han, hain zuzen ere.
Tokio Japoniako zentro politiko, ekonomiko eta kulturala da. Herrialdeko beste hirietan baino komunikabide-egoitza, finantza-instituzio, unibertsitate, ikastegi, museo, antzoki eta komertzio-gune gehiago dago.
Datuak
Hedadurari dagokionez, hiriak 2.187,08 kmĀ² ditu. Hirian zehar mugitzeko, tokiotarrek metroa eta trena erabiltzen dituzte. Gainera, Tokion bi aireportu ere badaude: Haneda eta Narita.
Historia
Tokio hasieran Edo izeneko arrantzale herri txikia zen. 1457 urtean Ota Dokan samuraiak Edo Gaztelua eraiki zuen eta ordutik aurrera handitzen hasi zen. 1866 urtean Japoniako hiriburua bihurtu zen eta izena aldatu zuen. Tokio izenak "ekialdeko hiria" esan nahi du.
Kirolak
Borroka-arteak dira jarraitzaile gehien dituzten kirolak. Beisbolak eta futbolak ere indar handia dute.
Tokion bi aldiz antolatuko dira Olinpiadak, lehenengoa 1964 urtean eta bigarrena 2020 urtean.