Txikipedia:Tigre

Tigrea (Panthera tigris)  Panthera generoko eta Felidae familiako animalia espeziea da tigrea munduko megafaunako espezierik karismatikoenetakoa eta ezagunenetakoa da.

Deskribapena

Tigre gehienek ilaje laranja edo horia eta marra marroi ilunak edo beltzak dituzte, eta erdialdeko eta sabelaldeko zonaldea zurixka dute. Marren kopurua sexuaren araberakoa da (emeek marra gutxiago dituzte), baina tigre gehienek 100 marra baino gutxiago dituzte.

Motak

Gaur egun, subespezierik txikiena Malaysiako tigrea da eta handiena Bengalako tigrea. Ere tigre txuria dago eta Indotxinako tigrea, Sumatrako tigrea, Tigre siberiarra eta azkenik Hego Txinako tigrea.

Elikadura

Askatasunean, tigreak batez ere tamaina handiko ungulatuez elikatzen dira, nahiz eta, beste predatzaile asko bezala, tigreak ere oportunistak izan eta ez diete harrapakin txikiei muzinik egiten, esaterako tximinoak, paumak, erbiak eta arrainak. Siberian, tigrearen harrapakin nagusiak wapiti, sika oreina, oreina, orkatza eta basurdea dira, Sumatrako uhartetan berriz, Timorreko oreina, basurdea eta tapir malayoa. Belarjale handiak ehizatzeko gai dira, gaurrak, bufalo urtarra eta altzea esaterako.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.