Txikipedia:Thailandia
Thailandia Asiako estatu bat da. Bangkok da hiriburua. Herrialdeak 514.000 km²ko azalera du, eta 2016an, 68 milioi biztanle zituen.
Thailandiako biztanleak thai leinukoak dira. Gehienak budistak dira, populazioaren %86a. Gehien erabiltzen dituzten hizkuntzak malaysiera eta thai hizkuntza dira.
Geografia
Indotxina deitzen den penintsulan kokaturik dago. Thailandiar gehienak nekazariak dira eta arroza landatzen dute.
Historia
Thailandiako eremua duela 20.000 urtetatik populaturik egon da. XIII. mendean Khmer inperioa sortu zen. Europarrak XVI. mendean iritsi ziren, hasieran portugaldarrak eta ondoren holandarrak eta frantsesak.
1781ean Rama I.a erregeak Siam erreinua sortu zuen. 1946 urtean hartu zuen Thailandia izena.
Irudiak
- Bangkokeko Jauregi handia.
- Tigrearen leizeko tenplua.
- Sukhothai parkeko Buda handia.
- Phanom Rung tenplua.
- Ayutthaya.
- Arroz terrazak.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.