Txikipedia:Ternua

Ternua ozeano Atlantikoan, Kanadako ipar-ekialdeko kostaldean dagoen uharte bat da. Ternua eta Labrador izeneko probintzian kokatuta dago. Belle Isle izeneko itsasarte estuak banatzen ditu Ternua uhartea eta Labrador penintsula. Ipar Amerikako lurralderik ekialdekoena da.

πŸ‘¨β€πŸ‘¨β€πŸ‘¦β€πŸ‘¦
Biztanleak
479.538
πŸ”Ž
Azalera
108.860 kmΒ²
πŸŒ„
Altuera
814 metro
πŸ“·
Argazkiak
ikusi
πŸ—ΊοΈ

Ternua eta Labrador probintziaren kokapena

St. John's da Ternuako hiririk handiena eta probintziako hiriburua. Uharte osoak 477.000 biztanle inguru ditu, 2016ko datuen arabera. Ingelesa da uharteko hizkuntzarik erabiliena, baina frantses hiztunak ere badaude, gehienak hego-mendebaldean. Ingeles, irlandar, eskoziar eta frantses jatorrikoak dira gehienak, baina inuitak ere badaude.

Europarrak iritsi aurretik, amerindiar tribuak bizi ziren Ternuan. Bertara iritsi ziren lehen europarrak bikingoak izan ziren; baina arrantza egitera joaten ziren eta ez ziren bertan bizitzen geratu. Lehen kolono europarrak XVI. mendean iritsi ziren, batez ere Norvegia, Ingalaterra, Frantzia eta Irlandatik. Euskaldunak ere iritsi ziren XVI. eta XVII. mendeetan, baleak harrapatzera eta arrantza egitera, baina ez zuten lurraldea kolonizatu. Arrasto batzuk bai utzi zituzten hango toponimo edo leku-izen batzuetan: Nouvelle Biscaye, Île aux Basques, Port aux Basques, Port au Choix (Portutxoa), Port au Port (Opor portu).

Gaur egun ere, arrantzak eta haren inguruko industriak Ternuako ekonomiaren sektorerik garrantzitsuena izaten jarraitzen du. Basoetatik ateratako zurgintzak eta papergintzak ere pisu handia dute ekonomian, baita meatzaritzak ere.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.