Txikipedia:Tenor
Tenorra gizonen ahotsen arteko zorrotzena da; berdin deitzen zaio halako ahotsa duen abeslariari ere. Tenor kantariaren pareko erregistroa duten musika tresnak ere tenorrak izan daitezke (adibidez, oboe tenorra, saxofoi tenorra, tronboi tenorra, biola tenorra eta tuba tenorra).
Tenorren ahotsa arina, lirikoa eta dramatikoa izan daiteke.
Tenor ezagunenen artean, José Carreras, Plácido Domingo, Enrico Caruso eta Luciano Pavarotti ditugu. Julian Gaiarre nafarra izan zen euskal tenorrik ospetsuena XIX. mendean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.