Txikipedia:Tekla instrumentu
Tekla-instrumentua giltza edo tekla batzuk sakatu edo presionatuz jotzen den musika-tresna bat da. Haietako batzuek hariak dituzte soinua sortzeko; beste batzuek, aldiz, neurri eta luzera desberdineko hodi batzuetatik airea pasaraziz sortzen dute soinua; hauetakoa da organoa. Instrumentu modernoenek, berriz, elektronikoki sortzen dute musika.
Teklak erabiltzen dituzten musika-tresnarik ohikoenak honako hauek dira:
- Haize instrumentuak: akordeoi edo eskusoinua, organoa.
- Hari instrumentuak: klabizenbaloa, klabikordioa eta pianoa.
- Tresna elektronikoak: piano elektronikoa eta sintetizagailuak.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.