Txikipedia:Tanganyika
Tanganyika munduko ur gezako aintzirarik luzeena da eta sakoneraz bigarrena. Afrikako ekialdean dago, eta aintzirak Tanzania eta Kongoko Errepublika Demokratikoaren arteko muga osatzen du.
660 kilometroko luzera du eta 1.436 metroko sakonera. Ibai askok amaitzen dute aintzira honetan; handienak Malagarasi, Ruzizi eta Kalambo dira. Bertatik irteten den ibai bakarra, berriz, Lukuga da.
Aintziraren itsasertzean, arroza eta beste labore batzuk landatzen dira. Jendeak arrantzan egiten du bertan eta zenbait portu garrantzitsu ere badaude.
Europarrek lehen aldiz 1858an bisitatu zuten Tanganyika aintzira. Une horretan, esploratzaile britainiarrak Nilo ibaiaren iturburuaren bila zebiltzan.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.