Txikipedia:Surf

SURF Surfa surf-ohol batekin olatuen gainean irristatzean datzan uretako kirola da. Orain arte erraza dirudi, baina surfaren oinarria gure taula gainean ahalik eta denbora gehien egotea da, horrela, zutik jarri, paretak egin edo maniobra eta biraketa ezberdinak egin ahal izateko olatuen indarrean baliatuta. Kirol hau mundu guztian zehar praktikatzen den kirola da eta teknologia berrien agerrerarekin jada ez dago itsasoaren beharrik hau praktikatzeko. Azkenengo bi hamarkadetan olatuen igerilekuak hainbeste hobetu dira, gaur egun igerileku hauek olatu perfektuak egiteko kapazak direla. Gainera olatuaren tamaina eta inklinazioa zure gustura jartzeko aukera ere ematen dute.                                                  

Historia

Surfaren hastapenak

 Surfa oso kirol zaharra da eta ez dago bere jatorriaren ziurtasun zehatzik. Duela 500 urte inguru hainbat esploratzailek Polinesiako uharteetan egiten zela adierazi zuten, baina aitortutako lehen kontaktua 1778koa da Hawaiiko uharteetan, James Cook kapitain britainiarraren esplorazioan. Momentu horretatik mundu osora zabaltzen hasi zen eta gaur egunera arte asko aldatu egin da. Gainera mota ezberdinak ere garatu dira. Hawaii uharteetan sortu zen eta hortik Estatu Batuetara zabaldu zen. XX. mendearen erdialdean zabaldu zen mundu osora. Biarritzetik Euskal Herria osora zabaldu zen. Peter Vierter izan zen Euskal Herriko kostan surf egiten lehena, zurezko ohol baten gainean. Handik aurrera, gazteak ekintza hori imitatzen hasi ziren. Surfean oinarrituta, beste zenbait kirol aldaera sortu dira, hala nola windsurfa eta arraun surfa.


Motak

Kirol honek aldaera asko ditu, eta horien artean hainbat mota nabarmentzen dira:

- Shortboard: 5 eta 7 oin bitarteko surf-oholekin praktikatzen da. Horrela, maniobra eta bira zailagoak egiten dira, eta olatuak handiagoak eta bertikalagoak izan daitezke beste motekin konparatuta.

   Ba al dakizu   
Surfeatutako olaturik handiena Rodrigo Koxak surfeatu zuen Nazaren, Portugalen. Olatuak 24,38 metroko altuera izan zuen.

- Longboard: 9 oin baino gehiagoko surf-oholekin praktikatzen da. Oso surf desberdina da . Surf mota honetan, olatua hartzen duzun bitartean, surf-oholetik mugitzen zara, taularen luzera aprobetxatuz. Hori bai, olatuak hain arriskutsuak ez direnean egiten da, hau da, luzeagoak direnean eta tamaina ertaina dutenean.

- Paddle surf: Modu hau 60ko hamarkadan hasi zen praktikatzen eta asko handitzen ari da azken aldian. Modu honetan, surf oholearen gainean zutik joan behar da arraun batez lagunduta maniobrak egiteko edo abiadura hartzeko. Paddlesurf-ek beste modu batzuekin konparatuz,ere erabil daiteke uretan barrena ibiltzeko eta ibilbideak egiteko.

- Bodyboard: Modu honetan ohikoa baino taula txikiagoa erabiltzen dugu, apar gogorrez egina. Gainera, ohikoa da hegatsak erabiltzea abiadura handiagoa hartzeko eta olatuak errazago hartzeko. Azkenik, surfeko taulan zutik egon beharrean, etzanda gaudela da beste ezaugarri bat.

- Bodysurf: Modu hau surfaren aurrekaria dela pentsatzen da. Bodysurfa egiterakoan, olatuen gainean irristatu ahal zela ikusi zuten lehen aldia izan zelako.


Ekipamendua

Surfaren Ekipamendua

Surfa, praktikatzeko ekipamendu handirik behar ez duen kirola da. Garrantzitsuena surfeko ohola da. Ondoren, neoprenoa ere behar da, marruskadurak saihesteko eta uretan hotza ez pasatzeko. Horrez gain, surf-ohola irrist egin ez dezan erabiltzen den argizaria ere sar dezakegu ekipamendu gisa. Azkenik, ekipamenduan sartzen ez den gauza bat baina kirol hau ondo egiteko beharrezkoa den elementua olatu motak dira.

Txapelketa eta Arauak

Surf txapelketa.

Surfeko txapelketetan 4 partaide sartzen dira uretara 30 minututan zehar. Denbora honetan bakoitzak nahi dituen beste olatu hartu ahal ditu eta epaileek hauek zerotik hamarrera ebaluatuko dituzte. Denbora amaitzerakoan surflari bakoitzaren puntuazio altueneko bi olatuak gehitu egingo dira eta puntuazio altuena duen surflariak irabaziko du.  Denbora honetan zehar surflariek lehentasuna haien artean txandakatu egingo dute, hau da, Adrian eta Xabier surfeko txapelketa batean badaude eta Adrianek lehenengo olatua hartzen badu, hurrengo olaturako Xabierrek lehentasuna izango du.

Surfa bakarkako kirola izan arren, talde txapelketak ere egiten dira. Hauetan talde bakoitzeko kide bana sartu egiten da uretara 30 minutuz eta denbora horretan lortzen duten puntuazio handieneko olatua gorde egiten da. Gero hurrengo taldekidea sartu egiten dira uretara beste 30 minutuz. Taldekideren batek bere olatua amaitzerakoan oso ona izan dela uste badu bi eskuak altxatuko ditu eta olatu horren puntuazioa bikoiztuko da ( hau taldekide batek bakarrik egin ahal du).

Oholak

Oholaren atalak

Surf oholek 7 atal dituzte:

  • Rockerra: Rockerra oholaren kurbadura besterik ez da, puntatik isatserainokoa. Kurbadura hori handiagoa izan ohi da puntan, eta ez hain nabarmena isatsean. Oro har, esan dezakegu ohol batek zenbat eta rocker gehiago izan, orduan eta hobeto biratuko duela, baina, aldi berean, motelagoa izango da, kurbaturak berak erresistentzia gisa jokatuko baitu olatuaren gainean aurrera egin ahala.
Surf Taulak
  • Ertzak: Ertzak oholaren alboak dira. Railak ere esaten zaie. Biraka gabiltzanean urarekin kontaktuan dagoen oholaren zatia da. Oholaren goiko eta beheko aldeen arteko trantsizio-eremua dela esan dezakegu. Oso garrantzitsuak dira oholak diseinatzerakoan.
  • Isatsa: Taila edo isatsa oholaren behealdea da. Isatsak karratuak, borobilduak edo squash, enara edo arrainen isatsen formakoak izan daitezke, erabat biribilak, punta formakoak edo diamante formakoak. Bakoitzak bere ezaugarri bereziak ditu.
  • Nose: Nose oholaren aurrealdea da. Punta bezala ere ezagutzen da. Ohol jakin batzuek, beren egileagatik eta olatu motengatik, aurrealdea zorrotzagoa edo biribilduagoa izango dute.
  • Azpialdea: Surf ohol baten azpiko zatia da. Urarekin kontaktuan dagoenez, oholaren zati hori arduratzen da egonkortasuna, maniobragarritasuna eta abiadura kontrolatzeaz. Ertzekin eta isatsarekin gertatzen den bezala, oholaren azpialdeak markatuko du oholaren portaera.
  • Stringer: Oholaren arima edo nerbioa bezala ere ezagutzen da. Ohola goitik behera zeharkatzen duen tira txiki bat da. Ohol gehienetan ikusten da. Surfeko oholaren zati honen funtzioa taulari zurruntasun handiagoa ematea da.
  • Kiliak: Isatsaren azpialdean kokatzen diren hortzak dira eta oholaren norabidea mantentzeko erabiltzen dira.

Bitxikeriak

  • 66 da orain arte surf taula berera igotzea lortu duten pertsonen errekorra. Taulak 12 metro neurtzen zituen eta 589 kilo pisatzen zituen.
  • 1958an erregistratutako olaturik handiena Alaskan izan zen, 7,8ko magnitudeko Tsunami batean. Olatua 27,81 metrokoa izan zen.
  • 3 ordu eta 55 minutu da norbaitek olatu bat surfeatzea lortu duen denbora handiena. Gary Saavedra panamarrak lortu zuen (2011) Gatun lakuan, Panamako ozeano arteko kanalaren Pazifikoko aldean, ontzi batek sortutako olatu ez estatiko baten gainean wake-surfa eginez. Surflari latinoamerikarrak, 66,46 kilometro egin zituen guztira.

Gehiago jakiteko entzunezko azalpena

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.