Txikipedia:Sumatra

Sumatra (indonesieraz Sumatera) Asiako hego-ekialdeko uharte handi bat da, Indiako Ozeanoko uretan kokatuta. 473 605 km²-ko azalera du, munduko seigarren uharterik handiena da, Indonesiako uharterik handiena da.

Kokapena.

2020an, 58 557 211 biztanle zituen (Indonesiako biztanle guztien % 22), eta hiririk handiena Medan zen, 2 109 330 biztanle zituen.

Geografia

Sumatra Indiako ozeanoan dago. Ipar-ekialdean Malakako itsasarteak bereizten du Malaysiako penintsulatik, eta hegoaldean Sondako itsasarteak Javatik. 1.700 km kilometro luze da, 370 km kilometro zabal eta azalera 473.481 km².

Ekuatorea igarotzen da uhartearen erditik eta klima ekuatoriala du, beroa eta hezea. Oihan tropikala da nagusi eta, landaredia bezala, fauna ere oso aberatsa da.

Historia

Sumatra antzinaroan bi modu hauetan deitzen zen: Swarna Dwipa edo Urrezko uhartea, bertako mendilerroetako meategien bidez  urrea esportatzen zutelako.

Antzinan India eta Txina arteko merkataritza-bidean kokatu ziren eta hainbat merkataritza-herriek ekialdeko kostaldean kokatu ziren. Adibidez, Srivijaya herrian Palembang hiriaren erdian. Honela, VII. eta IX. mendeetan, malaysiar kultura Sumatra, Malay penintsulan eta Borneo mendebaldean hedatu zuen.

Portugaldarrak 1509an Figueiraren aginduetara uhartera iritsi ziren, eta 1511n Malaka konkistatu ondoren. 1599an holandar nabigatzailea Achimekin harremanak ezartu zuen.

1618an Djambai fabrika ezarrita, 1662an Holandako Konpainiak Achim erreginarekin ituna sinatu zuen, merkataritza esklusiboa gordeko.

Gatazka armatu ugari izan ziren, eta 1821 arte iraun zuten. 1824an Ingalaterrak Sumatran ondasunei uko egin zizkien, eta 1835ean uhartean bakea berreskuratu zen.

Sumatrako errinozerontea.

Ekosistema

Sumatrak landare- eta animalia-espezie ugari ditu, baina azken 35 urteetan oihan tropikalaren ia % 50 galdu du. Ondorioz, espezie asko desagertzeko arrisku larrian daude, hala nola, Sumatrako tigrea, Sumatrako errinozerontea eta Sumatrako orangutana.

Herri handienak

Postua Hiria Probintzia Populazioa
1 Medan (probintziako kapitala) Sumatra Septentrional 1 770 000
2 Palembang (probintziako kapitala Sumatra Meridional 1 277 000
3 Padang (probintziako kapitala) Sumatra Occidental 986 000
4 Bandar Lampung (probintziako kapitala) Lampung 940 000
5 Pekanbaru (probintziako kapitala) Riau 796 000
6 Jambi (probintziako kapitala) Jambi 457 000
7 Bengkulu (probintziako kapitala) Bengkulu 386 000
8 Banda Aceh (probintziako kapitala) Aceh 295 000
9 Pematang Siantar Sumatra Septentrional 205 000
10 Lubuklinggau Sumatra Meridional 201 000
Medan hiria.
Palembang hiria.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.