Txikipedia:Suge
Sugeak hankarik gabeko narrasti haragijaleak dira. Gehienbat, animali basatiak dira, baina badaude hainbat pertsona animali hauek etxeko animali bezala ezartzen dituenak. Oraindik ere ez da oso ziurra sugearen jatorria, baina bi teoria daude: sugandila zulatzailearen teoria eta mosasauro urtarraren teoria. Sugea bi animalia horiekin antzekotasun handia duenez, ez dago teoria finko bat bere jatorriari buruz.
Zein suge motak ezagutzen dituzu?
Pozoiaren zati batek harrapakina paralizatzen duela beste pozoinaren zatiak harrapakina deskonposatzen duen bitartean. Gainera ume sugeen pozoina askoz ere indartsuagoa da, suge helduena baino.
3460 espezie ezagutzen dira gaur egun, eta Antartikan ezik, munduko beste edozein lurraldeetan aurkitu ditzakegu, baita itsasoetan ere. Sugeak ezagunak dira beraien pozoiagatik, baina gehienak ez dira pozoitsuak. Pozoitsuak direnak, pozoia haien harrapakina hiltzeko erabiltzen dute eta ez autodefentsarako. Suge batzuen pozoiak indar nahikoa dute gizaki bat hiltzeko.
Tamainari dagokionez, oso desberdinak dira, eta haien bataz besteko luzera metro batekoa da. Beraz, suge gehienak txikiak dira eta arraroa da suge handiak ikustea. Gaur egun iraungia dagoen titanoboa zen handiena (12-15 metro), baina orain Python eta Anakonda dira handienak. Txikienen artean Leptotyphlops carlae aurkitzen dugu, 10 zentimetroko tamainarekin.
Zer dakizu sugeen inguruan?
Izaki bizidun hauen usaimena gehien bat harrapakariak ehizatzeko erabiltzen dute. Horretarako, mihi bipekara erabiltzen dute. Mihi hau mugimenduan dago une oro airean, uretan edo lurrean dauden partikulen bila. Suge espezie bakoitzak mihia modu batera erabiltzen du. Adibidez, anakonden kasuan, haien mihia erabilgarria da ur azpian.
Bestetik, sugeen ikusmena ez dago haien usaimena bezain garatua. Beste modu batera esanda, sugeek argia eta iluntasuna desberdintzen dituzte soilik. Ikusmen hau hobea edo okerragoa da sugeen artean. Sugeak lurreko bibrazioez baliatzen dira, gehienbat, orientatzeko.
Beraien egitura ezagutzen duzu?
Suge batzuek zuhaitzetaik salto egitean "hegan" egin dezaketela beraien sabela lautuz
Sugeen gorputzean dagoen hezur gogor eta oso bakarra buru-hezurra da. Beste hezurrak oso mugikorrak dira, batez ere baraila hezurrak. Honek aukera ematen die euren burua baino askoz handiagoak diren animaliak irensteko. Sugeen organoak gorputzean zehar kokatuta daude modu estrategiko batean. Suge mota ezberdinetan hortz ezberdinak ikusi ditzakegu: maxilarrak, pterigoideak, palatinoak, dentarioak eta aurremaxilarrak. Aurre-maxilarrak dira pozoia botatzeko gai diren bakarrak.
Suge mota ezberdinak
Gaur egun 450 genero inguru ezagutzen dira eta 3460 espezie desberdin identifikatu dira. Suge hauek habitat desberdinetan bizi dira eta leku horietara moldatzeko adaptazio desberdinak garatu dituzte; adibidez: Suge batzuk kolorez aldatzeko gaitasuna dute kamuflatzeko, beste batzuek oso tenperatura hotzak jasan ditzakete, denbora ugari egon daitezke urik edan gabe, beste batzuk ur azpian bizi daitezke eta abar.... Hurrengo zerrenda honetan zeinbait suge espezie ezagunak agertzen dira:
- Kobra erregea.
- Kobre burudun sugea
- Manba beltza
- Anakonda
- Pitoia