Txikipedia:Sugandila
Sugandilak, narrasti txikiak dira, eta ez dira kaltegarriak. Animalia hauek oso adimentsuak dira eta ondo tratatuz gero, etxeko maskota ere bihur daitezke.
Non bizi dira?
![](../I/H%C3%A1bitat_de_Phymaturus_mallimaccii.jpg.webp)
Sugandilen habitatak lurzoru harritsuak dira, eta edozein tokitan aurkitu ditzakegu Antartikan izan ezik. Hala ere, haien klima gogokoenak klima epel eta beroak dira.
![](../I/Emoji_u2753.svg.png.webp)
Zer jaten dute?
Animalia hauek intsektujaleak dira, beraz, hitzak esaten duen bezala, intsektuak jaten dituzte. Esate baterako, inurriak, armiarmak, euliak… beste askoren artean.
![](../I/Emoji_u2753.svg.png.webp)
Euskal Herrian, eta hain zuzen ere Donostian espezie endemiko bat dagoela? Espezie honen izena Donostiako iberiar sugandila da.
- Armiarma
- Inurriak
- Eulia
Sugandilaren kate trofiko baten adibidea hurrengoa da: Landarea → Inurria → sugandila→ hontza
- landarea
- inurria
- sugandila
- Hontza
![](../I/Emoji_u2753.svg.png.webp)
Nola ugaltzen dira?
Sugandilek, bi ugalketa mota eduki dezakete espeziearen eta lekuaren arabera. Sugandila batzuk obiparoak dira, hau da, sugandila emeak arrautzak jartzen ditu. Beste batzuk berriz, bibiparoak dira, hau da, zuzenean bizirik jaiotzen dira arrautzarik gabe.
Prozesu honek 4 hilabeteko iraupena du, hau da 16 aste, eta udaberrian eta udan gertatzen da gehienbat.
Zenbat sugandila mota daude?
![](../I/Emoji_u2753.svg.png.webp)
Sugandilek berezko hizkuntza dutela eta bere espezieko beste kideekin komunikatzen direla mugimendu eta jarrera espezifikoekin?
Narrasti honek, milaka espezie desberdin ditu, 4.000 inguru guztira. Batzuk handiagoak dira besteak baino, eta beste batzuk kolore ilunagoak dituzte hobeto ezkutatzeko.
Noiz arte bizi dira?
Sugandilak normalean 5-10 urteren bitartean bizi ohi dira, baina espezie asko daude eta batzuk 20 urtera arte bizi daitezke.
![](../I/Algerian_Psammodromus_(Psammodromus_algirus)_(Thanks_to_Jean_Nicolas)_(43435671655).jpg.webp)
Zergatik jartzen dira eguzkitan?
Sugandilak odol hotzeko animaliak direnez, beraien odoleko tenperatura inguruko
![](../I/Emoji_u2753.svg.png.webp)
Espezie batzuen ezkaten koloreak haien gogo-aldartea adierazten duela?
tenperaturaren berdina da. Hauek, eguzkia bilatzen dute, energia lortzeko eta horrela janari bila joateko. Negua iristen denean, ezkutatzen dira.
Gehiago jakiteko:
Owen J Carter: “El lagarto de arena”. Hemendik jasota: https://commons.wikimedia.org/wiki/File:The_Sand_Lizard_Vimeo.webm