Txikipedia:Solstizio

Solstizioak Eguzkiak zeruan bere altuerarik handiena eta txikiena lortzen dituen uneak dira, eta gauaren edo egunaren iraupena luzeena izango da momentu horietako bakoitzean.

Udako solstizioa.
Neguko solstizioa.

Eguzkiaren kokapena Lurretik ikusita

Urtean zehar, eguzkiaren kokapena, Lurretik ikusita, iparralderantz eta hegoalderantz mugitzen da. Solstizioak Lurraren ardatzak bere orbitaren planoarekiko duen inklinazioaren ondorioz gertatzen dira.

Solstizio-egunetan, egunaren iraupena eta eguzkiak eguerdian duen altuera handienak dira (udako solstizioan) eta txikienak (neguko solstizioan) urteko beste edozein egunekin alderatuta. Antzinako kultura gehienetan, jaialdiak egiten zituzten solstizioak ospatzeko.

Ekaineko solstizioa

Normalean, ekainaren 21aren inguruan gertatzen da. Ipar hemisferioan udaren hasiera adierazten du, eta Hego hemisferioan neguarena.

Ekaineko solstizioaren egunean, Ipar Hemisferioan, egunik luzeena izango da; Hego Hemisferioan, aldiz, egunik laburrena.

Hego poloan, ez da inoiz Eguzkia ateratzen; beti zeruertzaren azpitik mantentzen da.

Ekuatorean, Eguzkia soilik 12 orduz ikusi dezakegu zeruan.

Zirkulu polar artikoan, Eguzkiak soilik Ipar zeruertza ukitzen du. Beraz, 24 orduz, Eguzkia zeruertzaren gainetik mantenduko da. Beste aldetik, zirkulu polar antartikoan, 24 orduz, Eguzkia zeruertzaren azpitik mantenduko da. Fenomeno hau gertatzen den egun bakarra da.


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.