Txikipedia:Sodio
Sodioa
Sodioa Na ikurra duen elementu kimikoa da. Haren zenbaki atomikoa 11 da eta metal alkalinoen taldean sartzen da. Lurrean aurkitu daitekeen 6. elementu ugariena eta oso erreaktiboa da.
Ezaugarri nagusiak
Bere forma garbian kolore zuriduna duen substantzia sendoa da, distira metalikoa eta gogortasun baxua duena. Sodioa oso biguna da eta substantzia honek urtze-puntu nahiko baxua du. Elementu honek jarduera oso altua du, hau da, azkar eta bortizki erreakzionatzen du beste substantzia batzuekin. Ezin besteko elemetua da animalien bizitzarako.
Erabilera
- Hainbat gai organiko eta inorganiko ekoizteko erabiltzen da
- Titanioaren eta zirkonioaren ekoizpenean erreduzitzaile gisa da.
- Laborategiko erreaktibo gisa ere erabiltzen da.
- Erreaktore nuklearrak hozteko ere balio du.
Historioa
Sodioa beti konposatu desberdinetan aurkitu izan da. 1807. urtean Sir Humphry Davy zientzialariak isolatzea lortu zuen, sodio hidroxidoaren elektrolisiaren bitartez. Na laburdura latineko natrium hitzetik dator, egiptoko hizkeraren natron mineralari erreferentzia egiten dio. Sodioaren laburdura kimikoa 1814.urtean argitaratu zen, Jöns Jakob Berzelius-en eskutik.