Txikipedia:Sits
Sitsa, intsektu hegalaria da, 150.000 eta 250.000 inguru espezie desberdin ezagutzen dira, baina askoz gehiago egon daitezke oraindik deskribatu gabe.
Non bizi da?
Antartikoan ezik, mundu osoan zehar bizi dira. Egunean zehar, zuhaitz-enborretan egoten dira, non benetan zaila den bereiztea, kamuflatu egiten direlako.
Nola jaiotzen dira?
Sits heldu emeek arrautzak jartzen dituzte, eta horietatik larba jaiotzen da. Larbarrak pupak bihurtzen dira eta, ondoren, sits heldu bihurtzen da.
Prozesu honi metamorfosia deitzen zaio.
Nolakoak dira?
Zer jaten dute?
Sits espezie batzuek lore batzuen nektarraz eta fruituen eta landareen zati berdeez elikatzen dira. Hala ere, ezagutzen ditugun sits gehienek, irina eta zerealak jaten dituzte. Horregatik gure etxeko armairua irekitzen dugunean aurkitu ditzakegu larba eran edo heldu eran hegan.
Larben elikadura anitzagoa da: landareen atal guztiak jan ditzakete eta baita deskonposatzen ari den materiala ere.
Zertan desberdintzen dira sitsak tximeletetatik?
Sitsak tximeleten antzekoak diren arren ez dira gauza bera. Antenak eta hegalengatik desberdintzen dira. Tximeletek antena meheak dituzte eta bola txikiak edo makilak dituzte antenen amaieran. Sitsaren antenak lumatsuak izan ohi dira muturrean bolarik gabe.
Aldiz, hegoak hainbat koloretako eztakaz estalita dituzte, ez dira hain ikusgarriak eta tximeletak baino txikiagoak izaten dira.
Gehiago jakiteko...
https://zientzia.eus/artikuluak/tximeletak-eta-sitsak-sarean/