Txikipedia:Sinbiosi
Biologian, sinbiosia bi bizidunen arteko harreman estu eta iraunkorra da.
Normalean elkartzen diren bi bizidunek onurak ateratzen dituzte harreman estu horretatik. Horrek esan nahi du hobeto bizi direla elkarrekin bananduta baino.
Sinbiosiaren kasu bat likenena da. Likenak alga bat eta onddo bat elkartzen direnean sortzen dira; onddoak algari esker elikagaiak lortzen ditu (onura), eta algak onddoari esker behar duen hezetasuna lortzen du (onura).
Sinbiosia mutualismo mota bat da.
Zein beste erlazio mota eman daitezke izaki bizidun desberdinen artean?
Izaki bizidunen artean, biontzako positiboak diren elkarreraginen hainbat adibide daude (goian ikusitako likenarena, eta baita lorea eta erlearen artean ematen dena, besteak beste). Honetaz aparte, izaki bizidunen artean badaude beste hainbat elkarreragin mota: bietako batentzak harremana positiboa da eta bestearentzat ez positibo ez negatibo (komentsalismoa), beste kasu batzuetan batentzat positiboa da eta bestearentzat negatibo (bizkarroitasuna edo harrapakaritza), eta badaude ere biontzat negatiboak diren kasuak (oreinen arteko lehia esaterako).
Hona hemen aipatutako izaki bizidunen desberdinen arteko harreman mota batzuen adibideak:
- Bizkarroitasuna: Kasu honetan, bietako bati ez zaio komeni harremana, bestea kalte egiten baitio, parasitoa edo bizkarroia baita. "Parasitoa" den organismoa beste organismoa janari iturri eta bizileku modura erabiltzen duenean, bestea kaltetuz
- Komentsalismoa: Harreman mota honetan ere, bietako batek ez du inolako onurarik lortzen, ezta kalterik ere, beste izakia onurak jasotzen dituen bitartean. Adibiderik erraz eta ulergarriak, armiarmek egindako sareetaz, edota txoriek sortutako abietaz baliatzen diren intsektuak dira, behin hauek utzik geratu direnean.
Likena kutsadura adierazle modura erabili ohi dutela zientzialariek?
Izan ere, liken batzuk soikik agertzen dira airearen kalitatea ona denean