Txikipedia:Sendagai
:Kategoria:Txikipedia:Hizkuntzak Sendagaiak pertsonen edo animalien gaixotasunak sendatzeko balio duten substantziak edo pilulak dira. Hauen erabilera egokia izatea, oso garrantzitsua da, modu desegoki batean erabiliz gero, oso ondorio larriak izan ahal direlako. Horregaitik, mediku baten baimena behar duzu horrelakoak erosteko bestela zure estatuko legeen arabera, zenbait isun edo zigor eduki ahal dituzulako.
Historia
Medikamendu hitza latinetik datorren hitz bat da, XIX. mendean sortutakoa . Sortzailea ezezaguna da, hasiera batean medikamendu edo sendagai guztiak naturatik eskuratuta zirelako, hau da landareetatik, suhaitzetatik...etab eskuratzen zituzten behar zituzten substantziak. Pixkanaka, pixkanaka hauek hobetzen hasi ziren, geroz eta gaixotasun larriagoak eta berriak sortzen hasi zirelako, beraz arazo horri irtenbide bat emateko, sendagaiak sortu ziren.
Medikuntza eta medikua
Medikua, medikuntzan lan egiten duen pertsona. Sendagaiak, funtsezkoak dira medikuaren lanarentzako, beste pertsona batzuen bizitzak salbatzeko eta irtenbide bat emateko. Medikuen zeregin nagusia, gaixotasunen diagnostikoa lortzea da
Farmazia
Sendagaiak eta medikamenduak bertan prestatu eta saltzen dira. Sendagaia batzuek, ez dute preskripzio medikua behar, baina beste batzuek bai, beraien erabilera okerra arazo larriak izan ditzakelako.