Txikipedia:Sedentarismo
Sedentarismoa bizitoki finko bat hartzen duten giza populazioen egoera da, nomadismoaren aurkakoa. Sedentarismo egoeran bizi diren populazioak sedentarioak direla esaten da. Neolitikoan hasi ziren populazio sedentarioak ugaltzen (Neolito garaian, duela 10.000 urte inguru), aurretik ere baziren arren. Ehiza urritzeak, eta nekazaritzaren eta abeltzaintzaren garapenak eragin zuten sedentarismoa. Horren eragin nagusia, herri eta hirien sorrera eta zibilizazioen garapena izan zen.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.