Txikipedia:Sarajevo
Sarajevo Europako hiri bat da, Bosnia-Herzegovinako hiriburua eta bertako hiririk handiena da. Hiriak 141.5 kilometro koadro eta 275.000 biztanle inguru ditu (2013ko datuen arabera). Balkanak izeneko eremuko hiririk garrantzitsuena da.
Sarajevok historia aberatsa du. Otomandar Inperioak sortutako hiria da eta 1878an Austria-Hungariaren eskura pasa zen. Lehen Mundu Gerraren ondoren, Jugoslaviako Erresumako hiriburu bilakatu zen. Bosniako gerran, Sarajevoko setioa gertatu zen eta Jugoslavia desagertu ostean, Bosnia-Herzegovinako hiriburu izatera pasatu zen.
Klima kontinental hezea du. Urtean, batez besteko tenperatura 10,1 gradukoa da eta batez besteko prezipitazioa, berriz, 928 milimetrokoa da. Abendua da hilabeterik hodeitsuena eta martxoa eguzkitsuena.
2013ko erroldaren arabera, biztanleriaren %80,74a bosniarra da, %3,78a serbiarra, %4,94 kroaziarra eta beste %10,54a beste etnietakoa.
Sarajevoko ekonomiako alorrik garrantzitsuenak manufaktura, administrazioa eta turismoa dira.