Txikipedia:Sagu
Sagua karraskari txiki bat da. 40 espezie daude. Jatorriz, saguak Europan, Afrikan eta Asian bizi ziren. Gizakiak Ameriketara, Australiara eta uharte askotara zabaldu ditu.
Saguak txikiak dira; gutxi gorabehera, 5-12 zentimetro. Buztana, berriz, luzeagoa da. Saguak 12 eta 35 gramo bitarte pisatzen ditu. Gris edo marroiak izan daitezke, horrela kamuflatzen dira naturan.
Nola bizi dira?
Saguak basoetan bizi dira, larreetan, sabanan eta beste hainbat lekutan ere bai. Saguei asko gustatzen zaie gizakiengana hurbiltzea.
Saguek landareak eta haziak jaten dituzte, gutxitan intsektuak edo beste animalia txiki batzuk. Baserrietan, etxeetan eta lorategietan aurkitzen dute jan dezaketen ia guztia.
Katuek, azeriek, hegazti harrapariek edo sugeek saguak jaten dituzte. Garai batean, jende askok zituen katuak etxean saguak jateko.
Saguak basatiak dira, eta egunez lotan egon ohi dira. Ilunabarrean eta gauean esnatzen dira. Gizakiekin bizi direnek, berriz, bizi-erritmoa aldatu dute. Oso gutxi hibernatzen dute.
Etxeko saguen ernaldi edo haurdunaldiak hiru aste irauten du. Ama batek kume asko izaten ditu aldi berean. Jaiotzean, saguak gramo bat baino gutxiago pisatzen du. Biluzik jaiotzen dira, itsu eta gorri. Hiru astez, amaren esnea edaten du. Sei aste dituenean, sagu emea haurdun geldi daiteke berriro. Horregatik, saguak oso azkar ugaltzen dira.