Txikipedia:Sagardo
Sagardoa sagarrez egindako edari alkoholdun bat da.
Graduazio txikia du (3º eta 8º bitartekoa), eta sagar-zukua hartzituz lortzen da.
Sagardoa mundu osoan da ezaguna, baina Europan egiten eta edaten gehien. Euskal Herrian, gainera, oso edari estimatua da.
Sagardo-uzta berria urtarrilaren erdialdetik apirilaren bukaerara dasta liteke txotxean. Denboraldi horri «sagardo-denboraldia» deitzen zaio. Hala ere, botilan, urte osoan har daiteke sagardoa.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.