Txikipedia:Richard Wagner

Richard Wagner (Leipzig, 1813ko maiatzaren 22a - Venezia, 1883ko otsailaren 13a) opera konpositore edo musikagile alemaniar bat izan zen.

Richard Wagner konpositorearen erretratua.

Alemaniako konpositore garrantzitsuenetako bat izan zen Erromantizismo garaian. Ikasle zebilenean idatzitako musikaz gain, gaur egun ere mundu osoko opera-etxeetan sarri antzezten diren hamar opera idatzi zituen.

Haren obra gehienak germaniar mitologiari buruzko istorioak dira, eta hark idatzitakoak dira guztiak. Wagnerri esker, jendeak operari buruz zuen iritzia aldatu zuen. Dramak (tentsioz jositako istorioak) garrantzi handia zuen Wagnerren iritziz, eta berak aukeratzen zituen abeslariak bere nahietara egokitu zitezen. XVIII. mendeko operetan ez bezala, bere operetako musikak ez zion publikoari txalotzeko aukera ematen solo garrantzitsuen ondoren, musikak ekitaldi osoan jarraitzen baitzuen. Wagnerren musikak istorio bat kontatzea lortzen zuen leitmotiv delakoaren bidez, hau da, pertsonaia edo ideia jakin batzuei zegokien melodia edo esaldi musikatu laburren bidez.

Wagnerrek inork baino eragin handiagoa izan zuen bere garaiko konpositoreengan, gehienbat harmoniengatik, zeinak geroz eta kromatikoagoak bihurtu ziren (sostenitu eta bemol asko darabiltenak), tonua sarritan aldatzen baitzuen. Berak diseinatutako opera-etxe bat eraikiarazi zuen Alemaniako Bayreuth herrian. Europako musikari gehienak Bayreuthera bidaiatzen saiatu ziren Wagnerren musika entzuteko. “Wagner jaialdia” bertan ospatzen da urtero.

Entzun Wagnerren musika-lan bat

Aldameneko taulatxoan klik eginez entzun dezakezu Wagnerren "Tristan eta Isolda" operako zati bat:

      Entzun!

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.