Txikipedia:Pradoko Museoa
Pradoko Museoa (gaztelaniaz, Museo del Prado) Espainiako museorik garrantzitsuenetarikoa da. Madrilen dago eta batez ere pintura edo margolanak ditu ikusgai.
XII. mendetik XIX. mendera arteko artelanak daude bertan, historiako margolaririk ospetsuenek eginak: Rubens, El Greco, Goya, Velázquez...
Museoek oso leku gutxi egin izan diote beti emakumeen artegintzari. Adibidez, 2018ko datuen arabera, Madrilgo El Prado museoak dituen 1.700 margolanetatik, zazpi bakarrik dira emakume batek eginak.
Historia
Espainiako Karlos I. erregearen garaian, artelanen bilduma bat sortzeko ideiak indarra hartu zuen. Geroago, Felipe II. eta Felipe IV. erregeek asko zabaldu zuten bilduma. XIX. mendean, Fernando VII. erregeak Espainiako monarkiarenak ziren artelanak eraikin bakar batean biltzea erabaki zen. Horrela, errege horrek berak XVIII. mendeko eraikin bat berreraikitzeko agindua eman zuen, eta, azkenik, 1819an inauguratu zuten Museoa, Museo Real de pinturas izenarekin.
Bildumak
Pradoko Museoak hainbat bilduma ditu:
- Espainiako pintura.
- Italiako pintura (XIV-XVII. mendeak).
- Flandria eta Herbehereetako margolariak (XV-XVI. mendeak).
- Frantziako pintura (XVII-XVIII. mendeak).
- Alemaniako margolariak (XV-XVIII. mendeak).
- Ingalaterrako pintura.
- Eskultura.
- Grabatuak.
Artelan ezagun batzuk
- Roger van der Weyden, "Gurutzetik jaitsiera", c. 1435
- Andrea Mantegna, "Amabirjinaren heriotza", c. 1461
- Antonello da Messina, "Kristo hila, aingeru batek eutsita", c. 1475
- Albrecht Dürer "Adam eta Eva", 1507
- Raphael, "Kardinal baten erretratua", c. 1510-1511
- Tintoretto, "Kristo, ikasleen oinak garbitzen", c. 1518
- Correggio, "Noli me tangere", c. 1525
- Titian, "Bacchanal of the Andrians", c. 1523-1526
- Titian, "Karlos V.aren zaldizko erretratua", c. 1548
- Titian, Gizakiaren erorketa, c. 1570
- Greco, Hirutasun Santua, 1577–1579
- Greco, Eskua bularrean duen zalduna, c. 1580
- Paolo Veronese, "Venus eta Adonis", c.1580
- Caravaggio, David eta Goliat, 1600
- Georges de La Tour, Itsu zanfoña-jotzailea, 1610—1630
- Artemisia Gentilleschi, Joan Bataiatzailearen jaiotza, 1633-1635
- Nicolas Poussin, "Parnasoa", c. 1630-1631
- Rembrandt, "Artemisia", c. 1634
- Anthony van Dyck, c. 1635
- Diego Velázquez, Bredako errendizioa, 1634-1635
- Diego Velázquez, Meninak
- Diego Velázquez, Marteren atsedena, 1639–1641
- José de Ribera, "Jakoben ametsa", 1639
- Peter Paul Rubens, Parisen epaia, 1638–1639
- Claude Lorrain Santa Paula, ontzira sartzen, 1639-40
- Francisco de Zurbarán, Agnus Dei]', 1635–1640
- Bartolomé Esteban Murillo, Soulteko Amabirjina Txit Garbia, 1678
- Francisco de Goya, Maiatzaren 3a, 1814
- Francisco de Goya, Txakurra, 1819-23
- Francisco de Goya, Saturno, bere semea irensten, 1819-1823