Txikipedia:Poseidon

Poseidon itsasoaren jainkoa zen antzinako Greziako mitologian. Kondairaren arabera, Olinpo mendian bizi ziren hamabi jainko nagusietako bat zen. Esaten denez, Poseidonek ere jauregi bat zuen itsasoaren azpian.

Poseidon jainkoa

Poseidonen ikur nagusiak izurdea eta hiruhortza (hiru puntako lantza bat) ziren. Antzinako erromatarrek, Poseidoni Neptuno deitzen zioten.

Mitoaren arabera, Poseidonen gurasoak Kronos eta Rea izeneko titanak ziren; titanak behin mundua gobernatu zuten erraldoien arraza bat ziren. Poseidonek bi anaia zituen, Zeus eta Hades. Elkarrekin titanak garaitu eta boterea hartu zuten. Zeus Lurreko agintari gorena bihurtu zen, eta Hades azpimunduko jaun. Poseidon ozeanoen agintari bihurtu zen.

Antzinako greziarrek uste zuten Poseidonek itsasoan ekaitzak eragiteko edo olatuak baretzeko erabiltzen zuela bere hiruhortza. Bere hiruhortza arrokak txikitzeko ere erabili zuen, eta horren ondorioz lurrikaren jainkotzat ere hartzen zuten; zaldiaren sortzailea zela ere uste zuten greziarrek.


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.