Txikipedia:Poligono
Poligonoa (poli=asko, gonia=angelu) irudi geometriko lau bat da, lerro zuzenez osatuta eta itxita dagoena. Ondorioz, poligonoak itxita egon behar duenez, zuzenki guztiek elkartuta egon behar dute. Zuzenki hauei alde deitzen zaie, eta bi zuzenki lotzen diren puntuari erpin. Poligonoaren barruko aldetik begiratuta, erpinek angeluak osatzen dituzte.
Bideoa
- Zer dira poligonoak?
Sailkapena
Alde kopuruaren arabera, sailkapen desberdinak daude, eta, horren arabera, poligono bakoitzak izen bat hartzen du:
- 3 alde: Triangelua
- 4 alde: Laukia
- 5 alde: Pentagonoa
- 6 alde: Hexagonoa
- 7 alde: Heptagonoa
- 8 alde: Oktogonoa
Aldeen luzeeraren arabera ere sailka daitezke poligonoak:
- Erregularrak: alde guztiek luzera berdina dutenean.
- Irregularrak: aldeek luzera desberdina dutenean.
Poligono motak
Poligono erregularra.
Poligono irregularra.
Eguneroko adibideak
Gure eguneroko bizitzan poligono ezberidnak aurki ditzakegu toki askotan. Hona hemen bi adibide:
- Stop seinalea: 8 alde berdineko poligonoa da, hau da, oktogonoa.
- Anbulantzian dauden gurutze gorriak: elkarren artean berdinak diren 12 aldeko poligonoa da, hau da, dodekagonoa.
Poligonoen eguneroko adibideak
Anbulantziako gurutze gorria.
Oktogonoa stop trafiko seinalean.
Zer ez da poligonoa?
Hona hemen zenbait adibide:
- Itxiak ez diren irudiak.
- Zuzenak ez diren aldeak dituzten irudiak.
- Hiru dimentsioko irudiak.
Poligonoak ez direnak
Itxiak ez diren irudiak.
Zuzenak ez diren aldeak dituzten irudiak.
Hiru dimentsioko irudiak.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.