Txikipedia:Po

Po Italiako ibairik luzeena da. Alpeetan du iturburua, eta 652 kilometro inguruko luzera du; itsaso Adriatikoan itsasoratzen da.

Po ibaia eta haren ibaiadarrak.

Ibilbidea

Alpeetan sortzen da Po ibaia, Frantziako mugatik gertu. Ekialderantz hasten du bere ibilbidea. Ibaia malda behera azkarrean jaisten da lehenengo 35 kilometroetan. Gero lauagoa bihurtzen da. Bidaiaren erdialdean eta behealdean bihurgune ugari ditu. Itsaso Adriatikora iritsi baino lehenago Lombardia eta Veneto eta Emilia-Romagna eskualdeen muga ezartzen du. Haren ibaiadar nagusiak Dora Baltea eta Sesia dira.

Erabilerak

Po ibaiaren urak nekazaritza-lurrak ureztatzeko erabili izan dira, behe-ibilguan batez ere. Ibaiak osatzen duen lautadak lur oparoa du eta duen klima nekazaritzarako oso ona da. Herrialdean dagoen lautadarik zabalena eta emankorrena da. Eremuan landatzen diren produktuek italiar askori jaten ematen diete.

Uholdeak

Askotan zoritxarreko uholdeak eragin ditu. Uholde horien arriskua eta kalteak gutxitzeko saiakerak egin izan dira. Ibaiaren emaria erregulatzeko lehendabiziko saiakerak duela mila urte baino gehiago egin ziren, Erromatar Inperioaren aurretik. Proiektu horiek gero alde batera utzi ziren arren, berriro ere ekin zieten ibaia kontrolatzeko ahaleginei Erdi Aroan. Azken urteetan dikeak eta kanalak egin dira ibaiaren ura kontrolatzeko.


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.