Txikipedia:Piramide

Piramide hitzak esanahi bat baino gehiago du:

Geometrian

Piramidea poliedro edo gorputz geometriko bat da bere oinarrian poligono bat duena eta erpin batean elkartzen diren alde triangularrak dituena.

Oinarriaren arabera, hainbat piramide mota daude:

Tetraedroa Piramide karratua Piramide pentagonala Piramide hexagonala


Arkitekturan

Piramidea eraikin edo monumentu mota bat da, izen bereko poliedroaren itxura eta egitura duena, tamaina handikoa.

Egipto zaharrean, faraoiak hilobiratzeko erabiltzen ziren. Oinarri karratua izaten dute eta lau aldeak triangularrak dira.

Kolon aurreko Ertamerikan, maia eta azteka herriek eraiki zituzten batez ere. Erpinik gabekoak izaten dira: goiko aldea moztua dute, plataforma bat osatuz, eta bertan tenplua egoten zen. Gora igo ahal izateko eskailerak izaten dituzte.

Beste hainbat herri gehiagotan ere topa daitezke honelako eraikinak, Indian eta Indotxinan, adibidez.

Egipto: Giza Mexiko: Chichén Itzá India Myanmar

Demografian

Adin-piramide edo biztanleria-piramidea diagrama bat da, leku bateko biztanleria adinaren eta sexuaren arabera nola osatuta dagoen erakusten duena.

Argentinako biztanleria-piramidea.

Diagrama horretan, bi zati bereizten dira, bi sexuak banatzeko; koordenada bertikalean, adi-tarteak daude, eta horizontalean biztanle-kopurua; kolorezko barrek adin-tarte bakoitzean sexu bakoitzeko zenbat biztanle dauden adierazten dute.



This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.