Txikipedia:Petra

Petra Ekialde Hurbileko antzinako erresuma nabateoaren hiriburua da eta Jordanian kokatzen da. Gaur egun, oso garrantzitsua den leku arkeologikoa bat da.

Gameluak altxorraren aurrean jarriz, bere handitasuna ikus daiteke

Hasiera batean, Petra merkatari eta artzain nomadentzako urtaroko kanpamentua zen. Gaur egun, aldiz, munduan turista gehien dagoen tokietako bat da.

Nondik dator "Petra" izena?

Petra hitzak grezieraz, "harrian zulatua" esan nahi du. Izan ere, haran estu batean dagoen hiri hau harkaitzean zulatua dago literalki.

«Hiri arrosa» ere esaten diote, bere koloreagatik.

Non dago?

   Ba al dakizu   

Hiriaren %80-a ezkutuan dago. Petra "hiri galdua" bezala ezagutzen da, VI. mendetik aurrera, bertako biztanleek hiria utzi zutenean, XIX. mendean Johann Ludwig Burchardt esploratzaileak aurkitu zuen arte hondar azpian ezkutatuta geratu zelako.

Ekaitz eta lurrikara askoren eraginez lurperatuz joan zen, eta bakarrik hiriaren zati txiki bat bisitatu ahal da, nahiz eta langileek jarraitzen duten eraikinak lurpetik ateratzen.

Petra Edom izeneko eskualde menditsuko haran batean dago, Aravah haranaren ekialdean. Gaur egun, Jordaniako hiriburutik 200 kilometro hegoaldera dago, kotxez 3 ordutara gutxi gorabehera.

Uraren presentzia zela eta, eta hiriak eskaintzen zuen segurtasuna zela eta, hiri hau hainbat bide nagusien erdigunea izan zen eta Egipto, Siria eta Arabia konektatzen zituen.

Zerez egina dago?

Petra, malda harritsuen artean dagoen hiri troglodita bat da. Harrizko tontorrak eta harriak alde guztietatik ikusten dira. Tokia, hareharriz osatua dago, beraz, harkaitz gogor bat da.

Badaude bi formazio bereizgarri:

  • Umm Ishrin: ale fineko hareharriz osatua, burdinazko eta manganesozko zementuekin.
  • Disi: batez ere kuartzo-pikorrez osatutako hareharriak dira.

Zergatik da ezaguna?

Petra bertan aurki daitezken eraikinengatik da ezaguna, Khazneh (Altxorra) eta Deir (Monasterioa) izenez ezagutzen diren eraikinengatik, hain zuzen.

Altxorra gauean

Khazneh (Altxorra)

Petrako Altxorra (arabieraz:, الخزنة, Al-Jazneh edo Jazné) bidaiariak aurkitzen duen lehen eraikuntza da.

Hiri erromatarraren hondakinak eta Petrako harrizko gotorlekua (Deir Monasterioa)

Deir (Monasterioa)

Eraikin monumental hau harrian induskatuta dago eta harriz osatuta dago ere bai. 45 metro garaiera du eta 50 zabalerakoa. Arkitekturaren ikuspuntutik nabateo klasikoko estilokoa da. Esan daiteke, Khazneh-en ostean, ezagunena dela.

   Ba al dakizu   

Monasterioko Deir delakoraino iristeko, harriz egindako 850 eskailera igo behar dira.



Filme eta bideojokoetan agertzen da

Petra beste hainbat arlotan ere ageri izan da, hala nola, zineman eta hainbat bideojokoetan.

Zinema

Petra zinema mundurako inspirazio eta eszenatokia ere izan da. Zenbait filmen zatiak bertan grabatu izan dira. Adibidez, "Indiana Jones y la Última Cruzada", "En Tierra Hostil", "El Planeta Rojo", etab.

Honez gain, Petrako irudiak indarra hartu zuen "Transformer: La venganza de los caidos" filman. Filmaren arabera, Petra "Lehenen" hilobia babesteko eraiki zuten, "Lidergoaren Matrixa" zegoen tokian. Jetfieren agindupean, Sam honen bila doa Optimus Prime berpizteko eta "The Fallen" -ek Eguzkia suntsi ez zezan. Jetfirek zuen eginkizuna, baina Samen esku utzi zuen, hori baitzen "bere patua", honako igarkizun honen pean: "Egunsentiak argitzen duenean "Dagaren punta" " (Giza piramideak) Hiru erregek (Oriongo gerrikoa) "sarrera erakutsiko dizute" (Petra) ".

Bideojokoak

Gaur egun ere bideojoko batzuk Petran inspiratzen dira, hala nola, Road Trip. Bestalde, Petra Overwatch plataformaren mapa berria ere bihurtu da.

Petran bizi izandako esperientzian oinarritutako bizipena entzun nahi?

      Entzun!

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.