Txikipedia:Patagonia

Argentinako Patagonia, izenak esaten duen bezala, Argentinako Errepublikaren hego erdian kokatuta dago, eta 930.638 kilometro karratuko azalera du. La Pampa, Neuquén, Río Negro, Chubut, Santa Cruz eta Tierra de Fuego probintziek osatzen dute, eta guztira 2.037.545 pertsonako populazioa dauka.

Andes au Chili
   Ba al dakizu   

Patagonia Venezuela baino handiagoa dela

Zer egin?

Patagonian bisitatzeko hainbat leku daude, hona hem interesgarrienak: Alde batetik Perito Moreno glaziarra, munduko zortzigarren mirarien artean dagoena. Basoz eta mendiz inguratuta dagoen izotz-masa erraldoi bat da. Leku hau bisitari ugari ditu.

Bestalde El Calafate dago. Bertan bi jarduera interesgarri egin daitezke; glaziarra ikusteko aukera dago eta Glaciarum museoa bisitatu daiteke. Museo horretan, Branco taberna dago, izotzen egindako lehen taberna.

Klima

   Ba al dakizu   

Patagonia izeneko arropa marka bat dago. Honen irabaziaren zati handi bat natura salbatzera zuzentzen dute.

Patagoniak klima epel-hotza dauka, eta iparraldetik hegoaldera klima aldaketa izugarriak egoten dira. Herrialde honetan, tenperaturaren aldetik, hegoalde eta iparraldearen artean, 10ºC-eko aldea dago.

Perito moreno glaziarrean, temperaturak asko aldatzen dira negurik udara; udan 20ºC-era heldu daitezke tenperaturak eta neguan aldiz, -3ºC-raino heltzen dira.

Patagonia

Fauna

Fuina asko aurkitu daiteke, hala nola, itsas otsoak eta elefanteak, patagoniar pinguinoak, itsas otso eta elefanteak eta baleak nabarmentzen dira.

Gainera, ibaietan hainbat salmonido-espezie aurki daitezke, hala nola, amuarrain marroia, ostadarra, izokin itxia edo amuarrain zilarreztatua, bere tamaina handiagatik ezaguna.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.