Txikipedia:Pasaia
Pasaia Gipuzkoako udalerri bat da. 16.096 biztanle ditu.
Datuak, labur | |
🏴 Lurraldea | Gipuzkoa |
---|---|
👨👨👦👦 Biztanleak | 15.711 |
🔎 Azalera | 11,34 kilometro koadro |
🌄 Altuera | 4 metro |
Geografia
Pasaiako udalerria hiru barruti edo zatitan banatuta dago, Pasai Donibane, Pasai San Pedro eta Pasai Antxo.
Oiartzualdeko eskualdean dago kokatuta eta kostako udalerria da.
Historia
1770ean Pasai Donibane Hondarribitik banatu zen.
Hogeita hamabost urte beranduago San Pedro Donostiatik banatu zen.
Antxo beranduago sortu zen, eta 1805ean hiru herriak batu ziren gaur egungo herria sortzeko.
Demografia
2019an 16.711 biztanle zituen.
Politika
2019ko udal hauteskundeen ondoren, Izaskun Gomez izendatu zuten alkate.
Euskara
2016an herritarren %43,17 euskalduna zen.
Eraikin garrantzitsuak
Pasai Donibanen
- Udaletxea Zaharra. XVIII. mendekoa.
- Miranda etxea. XVI. mendekoa.
- San Joan Bataiatzailearen eliza. XVII. mendekoa.
Pasai San Pedron
- San Pedro eliza. XVIII. mendekoa.
Argazki galeria
- Donibane
- Miranda etxea
- San Joan eliza
- San Pedro eliza
- San Pedro eta atzean Trintxerpe
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.