Txikipedia:Paramezio
Paramezioak protozooak dira. "Paramecium" generokoak dira, eta genero honetan espezie asko daude. Ur gezatan bizi dira. Zilioak dituzte. Itxura obalatua dute. 50 eta 300µm artean dituzte, beraz mikroskopioa behar da hauek ikusteko.
Habitata
Ur-putzuetan, urmaeletan, eta ur-geldietan ugariak dira.
Elikadura
Gehienbat bakterioez eta partikula organiko txikiez elikatzen dira. Zilioekin ur-korronteak sortzen dituzte, honela bakterioak erakarriz.
Ugalketa
- Asexualki: Erdibitzearen bidez ugaltzen dira. Paramezio-ama batengandik bi paramezio sortzen dira.
- Sexualki: Bi paramezio elkartzen dira. Mikronukleoak trukatuz material genetiko berri agertzen da. Konjugazioa izena du ugalketa sexual honek.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.