Txikipedia:Palermo
Palermo Italiako hiri bat da, Sizilia izeneko irlan dagoena eta irla horretako hiriburua. Gutxi gorabehera, 672.000 biztanle zituen 2017ko martxoan, ISTAT edo Italiako Estatistika Erakunde ofizialaren arabera; Sizilian biztanle gehien dituen hiria ere bada.
Historia
Gaur egun Palermo dagoen inguruetan, historiaurretik egon da gizakien presentzia. feniziarrek Zyz izeneko hiri bat sortu zuten bertan K.a. zazpigarren edo seigarren mendean. Geroztik, hainbat herri nagusitu ziren hiriaz eta haren inguruaz: kartagotarrak, erromatarrak, bandalo herri germaniarra, arabiarrak, normandiarrak, frantsesak eta espainiarrak. Azkenik, Borboi Etxearen erreinuko zati bat izan ondoren, 1860an Italiano erreinuari batu zitzaion, Giuseppe Garibaldiren eskutik.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.