Txikipedia:Paleontologia
Paleontologia orain dela milioika urte lurrean bizi izan ziren landareak eta animaliak aztertzen dituen zientzia da. Horretarako, lurrean aurkitu diren antzinako organismoen hondakinak erabiltzen dira. Hondakin horiek, fosilak deituak, harrietan kontserbatzen dira.
Paleontologoek fosilak bilatzen dituzte mundu guztian. Tresna bereziak erabiltzen dituzte fosilak inguratzen dituzten harrietatik ateratzeko kontu handiz. Fosilak non aurkitu ziren zehazki apuntatzen dute. Honek fosilak zein garaitakoak diren jakiten laguntzen die.
Paleontologoek asko ikas dezakete antzinako izaki bizidunetatik fosilak aztertuz. Organismo bat non bizi zen eta nolakoa zen jakin dezakete. Organismo batek zer jan zuen eta ze animaliek hiltzen zuten elikatzeko identifikatu dezakete. Antzinako animalien eta landareen eta gaur egungo animalien arteko harremana zein den jakin dezakete.
Paleontologiak landareak, animaliak eta beste izaki bizidun batzuk nola eboluzionatu diren edo aldatu diren denboran zehar erakusten du. Fosilak lagungarriak dira zientifikoentzako dinosauroen, gizaki primitiboen eta beste animalia primitiboen irudiak sortzeko. Paleontologia erabilgarria da Lurra bera nola aldatu den ikusteko; adibidez, iraganean zeuden klimak nolakoak ziren ikusteko. Zientifikoek informazio hau erabiltzen dute orain gertatzen ari diren gertakariak ulertzeko eta etorkizunean gertatu ahal dena jakiteko.
Paleontologia arkeologia deituriko zientziaren antzekoa da. Paleontologoen antzera, arkeologoek antzinako bizitza aztertzen dute. Baina arkeologoak gizakiak egin zituzten gauzen hondakinetan zentratzen dira, tresnenak eta eraikinenak adibidez.