Txikipedia:PH

pH-ak substantzi baten azidotasuna neurtzeko eskala da.

1etik 14ra neurtzen da. Substantziaren pH-a 7 bada, neutroa izango da. Txikiagoa bada, azidoa. Handiagoa bada, basea.

0tik 14ra bitarteko azidotasuna adierazteko eskala da pH-a. Eskala horrek adierazten du zer puntutaraino den substantzia azidoa ala alkalinoa. Soluzio azidoenek pH txikiagoa dute; soluzio alkalinoenek, aldiz, pH handiagoa dute. Azidoak edo alkalinoak ez diren substantziek (soluzio neutroak), normalean, 7 pH-a dute. Azidoek 7 baino pH gutxiago dute; eta alkaliek (baseak) 7 baino pH handiagoa.

Soluzio bateko protoien kontzentrazioa [H+] neurtzen du pH-ak. S.P.L. Sørensen-ek proposatu zuen kontzeptu hori, 1909. urtean. p letra alemaneko potenz hitzari dagokio, eta potentzia edo kontzentrazioa esan nahi du; eta H letrak hidrogenoaren ioia (H+) adierazten du.

pH-a kalkulatzeko ohiko formula honako hau da:

Hidrogeno ioien kontzentrazioa honela adierazten da: [H+] edota [H3O+] (hidronio ioien kontzentrazio bera). Kontzentrazioak litro bakoitzeko molen kopurua neurtzen du, eta molaritatea izena ere hartzen du.

Edozelan ere, ekuazio zuzena honako hau da:

Horretan, [aH+] horrek hidrogeno ioien aktibitatea adierazten du. Baina, kasu gehienetan, ekuazio horrek ohiko formularen balio bera ematen du, beraz, lehenengo ekuazioa erabiltzen dugu pH-a definitzeko oinarrizko kimikan.

Substantziek 0 eta 14 bitarteko pH-a dute, nahiz eta substantzia oso azidoek pH < 0 edo oso alkalinoek pH > 14 izan dezaketen.

Hidrogeno ioien ordez, substantzia alkalinoek hidroxido ioien kontzentrazioa [OH] dute.

pH-aren adierazleak

Zenbait tindagaiek kolorea aldatzen dute kontuan hartuta non dauden: soluzio azido batean ala soluzio alkalino batean. pH-aren adierazlea konposatu kimikoa da, eta soluzio bati kantitate txikian botatzen zaio soluzio horren pH-a ikusteko (azidotasuna ala basikotasuna). Beraz, hidronio ioiak (H3O+) edo hidrogeno ioiak (H+) detektatzeko substantzia kimikoa da pH-aren adierazlea. Normalean, adierazleak eragiten du soluzioaren kolorea pH-aren arabera aldatzea.

Adierazle ohikoenak fenolftaleina, metilo-laranja, metilo-gorria, bromotimol-urdina eta timol-urdina dira. Adierazle bakoitzak kolorea aldatzen du pH zehatz batean, eta elkarturik adierazle unibertsal gisa erabil ditzakegu.

Adierazleez gain, tintaroi-papera ere erabil dezakegu, eta hori pH naturalaren adierazleetan oinarritzen da. Paperak substantzia kimikoaren sendotasunaren berri ematen digu: azido sendoagoa ala base sendoagoa den.

pH-aren ohiko balio batzuk

Substantzia pH-a
Bateria-azidoa 1,0
Azido gastrikoa 2,0
Limoi-zukua 2,4
Kola-edariak 2,5
Ur oxigenatua 2,5-3,0
Ozpina 3,0
Laranja- edo sagar-zukua 3,0
Garagardoa 4,5
Kafea 5,0
Esnea 6,6
Ur purua 7,0
Odola 7,35-7,45
Xanpu arrunta 8,0
Itsasoko ura 8,0
Eskuetako xaboia 9,0-10,0
Ilea tindatzekoa 9,5-10,5
Etxeko amoniakoa 11,5
Soda kaustikoa, lixiba… 12,7-13,5
Tutuak libratzekoa 14


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.