Txikipedia:Ozpin

Ozpina etanolaren hartziduraren ondorioz azido azetikoa ekoiztuz sortzen den likido azidoa da.Ozpina antzinatik erabili da eta osagai garrantzitsua da munduko sukaldaritza gehienetan.

Ozpin mota bat

Ekoizpena

Ozpina ardoaren produkzio txarretik dator; ardoak pikatzerakoan ardoak duen azidoa igotzean horrekin ozpina sortzen da. Hau ez zen zehazki ezagutzen 1864. urtera arte: urte hartan, Louis Pasteurrek deskubritu arte.

Ekoizpenerako metodoak

  • Pasteur/Orleans metodoa: 1864. urtean Louis Pasteurren sortu zuen metodo hau. Barrikak ardoz eta ozpinez betetzen zituen proportzio berdinekin eta ozpina ateratzen zutenean ardo gehiago botatzen zuten barriketan.
  • Metodo Schuetzenbach: Metodo honek produkzioa azkarragoa izatea ahalbideratu zuen Orleansekin konparatuta.
  • Metodo berria: Produkzio honek erreaktore kimikoak ditu baina beste bi aurreko metodoen antzekoa da.

Erabilera historian zehar

Ozpinak produktu sinplea dirudi, baina funtzio garrantzitsi handi bat du, elikagaiak kontserbatu, maneatu eta baita germenak kentzea. Historian bidegatzen bagara:

  • Egiptorrek haien hilobiak edozein likidoz betetzen zituzten eta hor ozpina agertzen da.
  • Mesopotamian ere zibilizazioaren hastapenetatik ezagutzen da. Egarria kentzeko ere, urari gehitzen zitzaion.
  • Grezia klasikoaren garaian arrunta zen ura, eztia eta ozpina nahastatzea.
  • Erromatar garaian ozpina erremedio askotan agertu ohi zen.
  • Erdi Aroan ozpinaren produkzioa hobetu egin zen.
  • Frantzian, mahats berdeak gehitu zizkioten, garratza, produkzio hobetzeko.

Beste erabilera batzuk

Ozpina janarietan erabili arren beste gauza batzuetarako ere erabiltzen da:

  • Oxido-hondakinak garbitzeko
  • Kafe makinak garbitzeko
  • Tuberiak estaltzeko
  • Digestioa azkarrago egiteko
  • Aurpegiko maskarak egiteko
  • Janaria konserbatzeko
  • Haragia biguntzeko
  • Arropako orbanak kentzeko

Motak

Ozpin balsamikoa

Hainbat mota daude:

  • Ardo ozpina
  • Ozpin zuria
  • Frutazko ozpina
  • Sagarrazko ozpina
  • Modenazko ozpina
  • Balsamiko ozpina
  • Jerezko ozpina
Ozpin olioa

Ozpin olioa

Ozpin olioa, olioa ozpinarekin nahastean sortzen den saltsa da, eta zuk nahi adina osagai gehitu ahal dizkiozu.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.