Txikipedia:Otsaileko Iraultza

Otsaileko Iraultza Errusiar Inperioan 1917. urtean gertatutako Errusiako Iraultzaren lehen etapa izan zen.

Herritarrak manifestazioetan, Errusia

Iraultzaren kausak

Errusia oraindik Lehen Mundu Gerran parte hartzen ari zenean, biztanleria goseak zegoen, arazo ekonomiko eta sozial ugari zituen herriak. Honen ondorioz, emakumeak bake eta ogi eske atera ziren kaleetara. Denborarekin, herritar asko batu zen manifestazio haietara. Herriak tsarraren kontra jo zuen. Tsarrari, herria nolako egoeran zegoen adierazi nahi zioten protesta hauen bitartez.

Tsarraren abdikazioa

Gero eta jende gehiago batu zen protesta haietara, baita politikariak ere. Gerora, ejerzitoak, Tsarraren alde egoteari utzi eta herriaren alde borrokatu zuen ere. Herria ejerzitoarekin batzean, sobietak eratu ziren. Manifestazio hauek protesta bortitzak bihurtu ziren otsailean, herria altxatu zenean. Horregatik, Nikolas II.a kargutik kentzea lortu zuten. Tsarrak 1917ko martxoan abdikatu (bere kargua utzi) zuen, biztanleriaren zati handiena haren kontra zegoen eta.

Iraultzaren ondorioak

Otsaileko Iraultzak tsarismoaren, monarkiaren, amaiera ekarri zuen. Errusian behin-behineko gobernua ezarri zen, Aleksandr Kerenski buru. Urte berean, otsailetik urrira bitartera, aldaketa gehiago egiten saiatu ziren Errusian. Baina honek ez zuen Errusiako egoera egonkortzea lortu. Desegonkortasun honek Urriko Iraultza ekarri zuen gerora, Errusiako Iraultzaren bigarren etapa.



This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.