Txikipedia:Ostruka
Ostruka (Struthio camelus) hegazti handi bat da. Afrika ekialdeko eta hegoaldeko sabanan bizi da.
Munduko hegazti handiena da. Ez du hegan egiten baina korrikalari bikaina da eta 70 km/h abiadura handia hartzen du.
Deskribapena
Ostrukak bi metro eta erdiko garaiera hartzen du eta munduko hegazti handiena da.
Buru txikia du. Begi haundiak ditu eta moko fina du. Lepoa luzea eta kurbatua du. Lumarik ez du lepoan.
Bi hego dauzka eta luma beltzez eta zuriz estalita du gorputza. Hanka luze eta indartsuak ditu. Hanka horiek korrika egiteko erabiltzen ditu baina mehatxatua sentitzen denean ostiko handiak ere ematen ditu.
Elikadura
Orojalea da. Belarra, fruituak, karraskari txikiak eta beste hainbat gauza jaten ditu.
Ugalketa
Arrautza bidez ugaltzen da. Arrautzak oso handiak dira. 1 edo 2 kilogramo pisatzen du bakoitzak.