Txikipedia:Orkestra

Orkestra musika talde bat da, elkarrekin musika-tresnak jotzen dituzte eta normalean musika klasikoa jotzen dute. Orkestra handi bati batzuetan “orkestra sinfonikoa” deitzen zaio, eta orkestra txiki bati “ganbera-orkestra” esaten zaio. Orkestra sinfoniko batek 100 musikari inguru eduki ditzake; aldiz, ganbera-orkestra 30 edo 40 musikariz osatua egongo da. Jotzen duten musikaren arabera, bai eta tokiaren arabera ere, musikariak gehiago edo gutxiago izan daitezke. Orkestra hitzak jatorrian zera esan nahi zuen: antzinako Greziako antzokietan eszenatokiaren aurrez aurre zegoen espazio erdizirkularra, abeslariek eta instrumentistek bertan jotzen zutelako.

Orkestra bat.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.