Txikipedia:Organo (biologia)
Organo bat, anatomian eta biologian, ehun mota ezberdinen batuketa bat da funtzio jakin bat edo batzuk betetzeko, betiere zelula anitzeko izakietan.[1] Organo batean zelula asko daude eta zelula hauek batera jarduten dute denen artean zerbait egiteko. Organo anitzek funtzio jakin bat betetzen dutenean, denak elkarlanean, sistema bat osatuko dute.
Beraz, organoa baino antolaketa era sinpleagoa ehuna da, eta konplexuagoa, sistema.
Adibide bat jartzearren, bihotza organo bat da, besteak beste gihar zelulek osatutakoa, eta bere funtzioa odola gorputz osora ponpatzea da, gizakia edo animalia bizirik mantentzeko. Bihotza, beraz, forma du eta erauzi daiteke, eta ondorioz osotasun anatomiko bat eratzen du; gainera, batera jarduten duten zelulen multzoa da eta ondorioz osotasun funtzionala osatzen du.
Gorputzeko organo garrantzitsuak animalia eta gizakietan
Gorputzean organo garrantzitsu asko daude, eta hauek kenduta ezin izango ginateke biziraun. Honen adibide dira:
- Bihotza. Odola gorputz osoan zehar ponpatzen du.
- Birikak. Airetik oxigenoa hartu eta odolera pasatzea errazten dute eta odoletik karbono dioxidoa eta beste hondakinak kanporatzen ditu.
- Gibela. Oso funtzio garrantzitsua dauka energia gordeta eta metabolismoa kontrolatuta.
- Pankrea edo area. Ezinbestekoa da intsulina eta glukagoia ekoizten dituelako, eta entzima hauen faltan ezin gara bizi.
- Garuna. Gure izaeraren eta pentsamenduen egoitza da.
- Begiak. Begiek argia igartzen dute, ikusmena ahalbidetuz.
- Heste mehea eta heste lodia. Janarietako elikagaiak xurgatzen dituzte.
- Giltzurrunak. Odola arazten dute eta zikinkeria txiza ekoitzita kanporatzen dute.
- Larruazala. Gorputz osoko organo eta muskuluak estali eta babesten ditu. Gorputzeko organorik zabalena da.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «órgano - Wikcionario» es.wiktionary.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).