Txikipedia:Organismo zelulabakar

Organismo zelulabakar edo unizelularrak zelula bakar batez osatuta daudenak dira, bakterioak eta legamiak, adibidez. Organismo hauek izaki mikroskopikoak dira eta haien zelula bakar horrek betetzen ditu bizitzeko behar diren funtzio guztiak.

Diatomea izeneko alga zelulabakarra.

Organismo zelulabakarrekin oso ohiko harremana dugu geure bizitzan: ogia edo ardoa, esaterako, hartzigarri edo legamiekin egiten dira, organismo zelulabakarrekin, beraz. Bestalde, gure hesteetan edo azalean ere izaten ditugu, baina horrek ez du esan nahi gaixorik gaudenik.

Zein dira organismo zalulabakarrak?

Zelulabakarrak dira ia organismo prokarioto guztiak (nukleorik gabeko zelula dutenak) eta organismo eukarioto batzuk (nukleoa duten zelulak dituztenak).

Izaki bizidunak banatzen diren bost erreinuetatik hirutan aurki ditzakegu organismo zelulabakarrak:

Ezaugarriak

  • Izaki edo organismo mikroskopikoak dira.
  • Ekosistema guztietan daude.
  • Organismo zelulaniztunak baino askoz ugariagoak dira.
  • Organismo zelulaniztunak baino primitiboagotzat jotzen dira.
  • Asexualki ugaltzen dira.
  • Organismo zelulabakar heterotrofoak eta autotrofoak daude.
  • Erdibituz ugaltzen dira.
  • Batzuek koloniak osatzen dituzte.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.