Txikipedia:Orein
Oreina animalia ugaztun belarjalea da, Cervidae familiakoa eta hausnarkari taldekoa. Familia honetan 50 mota baino gehiago daude mundu osoan, horien artean orkatza, elur-oreina eta altzea. Handiena eta pisutsuena altzea da, eta txikiena pudu puda, txakur baten tamainakoa dena.
Nolakoak dira?
Lau zango argal, apatxak eta lepo luzea dute. Beraien ilajea motza eta marroia da, baina neguan lodiagoa da. Orein-kumeek aldiz, ilajea zuriagoa dute.
Orein arrek bi adar dituzte, hezurrez osatutakoak. Emeek aldiz, ez, elur-oreinak salbuespena direlarik. Hori horrela da arrek adarrak behar dituztelako orro egiteko orduan, emeekin ugaltzeko. Ugaldu ondoren, arrei adarrak erortzen zaizkie eta aste batzuen tartean berriz haziko zaizkie.
Adarrak martxoan eta apirilean zehar erortzen zaie. Urtero berritzen dute, eta adarren magnitudea animaliaren adinaren, pisuaren, elikaduraren… araberakoa da. Adarrak 2 eta 3 hilabete behar dituzte hazteko.
Orein baten adarkadak 36 kg-rainoko pisua izan dezake, eta adarrak erortzen zaizkienenan, gero jan egiten dituzte.
Salto oso altuak egiten dituzte, 3 metrotako altuerakoak, eta 10 metrotakoak luzeran.
Abiadurari dagokionez 30/40 km/h-ko abiadura lortzen dute, baina arriskuan badaude 75/100 km/h-ra hel daitezke.
1,30 metro inguruko altuera izan ohi du eta 200 kilogramoko pisua izan dezake, nahiz eta bere ezaugarriak azpiespezie bakoitzaren arabera aldatzen diren.
100-150 cm-ko altuera eta 100-200 kg-ko pisua har dezake, eta emea nabarmenki txikiagoa izan ohi da.
Bizi-itxaropena laburra da, 10 eta 13 urte artekoa. Hala ere, askok 5 urte bete aurretik hiltzen dira, batez ere ehizagatik edo harrapariengatik.
Araldian ez dira elikatzen: kopulatu edo borrokatu egiten dute, eta beraz, orein batzuk hil egin daitezke neguan koipe eta energia erreserba nahikorik pilatu ez badute.
Zer jaten dute?
Oreinak belarjaleak dira. Belarrak, hostoak, sustraiak… bere dietaren oinarri dira. Udazken aldean ezkurrak eta perretxikoak jaten dituzte, negurako gantzak metatzeko. Negu partean oreinek zuhaitzen azala jaten dute.
Nola ugaltzen dira?
Oreinak irailean eta urria artean ugaltzen dira eta prozesu horrek 8 hilabete irauten du. Emeak bakarrik orein-kume bat erditzen du eta 6-8 hilabetez hazten du.
Oreinen araldia udako denboraldiaren amaierarekin eta udazkenaren hasierarekin bat dator, eta irailetik urrira bitartean emeak araldian sartzen dira. Oreinen ernaldia 160 eta 300 egun bitartekoa izan daiteke, eta kumeak maiatzean edo ekainean jaiotzen dira.
Oreinek adin ezberdinetan lor dezakete heldutasun sexuala. Oro har, emeek 2 urterekin osatzen dute haien garapen sexuala, eta arrek 3 urterekin, baina kasu batzuetan denbora gehiago behar dute ugaltzen hasteko.
Non eta nola bizi dira?
Basoetan eta belardietan bizi dira Europan, Ipar Afrikan, Asian eta Amerikan. Gehienetan, oreinak taldetan bizi dira. Askatasunean 12 urtez bizi dira eta 20-25 urte gatibutasunean.
Oreinen ehiza oso ohikoa da eta urtean zehar sasoi desberdinetan praktikatzen da. Gehiegizko ehizarik egon ez dadin, limite batzuk ezartzen dira dauden orein kopuruaren arabera.
Oreina Euskal Herriko basoetako ugaztun handiena dugu. Biziki desiratua da ehiztarien artean. Gehiegizko ehizak Euskal Herritik erabat desagerrarazi zuen oreina aspaldian. Andaluziatik ekarritako aleak askatu zituzten Gorbeian eta Nafarroa Garaiko iparralde eta ekialdeko zenbait eskualdetan.
Arrak bakarrik bizi dira, eta emeak, aldiz, taldeka. Talde hauek alerik gazteenak osatzen dituzte, emerik eskarmentatuenak zuzentzen duelarik. Araldian, taldea ar nagusiak ixten du, denak bere babespean bilduta mantentzeko.
Orein arruntaren harrapari nagusiak haragijaleak dira, hala nola, otsoa, katamotza eta hartza Europa eta Ipar Amerikan eta, tigrea eta lehoinabarra beste latitudetan. Hala ere, Euskal Herrian ez ditu harraparirik.
Arrek dituzten adarkadak ez dituzte ehiztarien aurka borrokatzeko erabiltzen, baizik eta ihesa erabiltzen dute salbazio-metodo gisa.
Egunean hiru ordutik lau ordura egiten dute lo.
Zer zentzumen dituzte?
- Ikusmenari dagokionez, oreinen ikuseremua oso zabala da, baina ikusmen-zorroztasuna gizakiena baino bost aldiz okerragoa da. Hala ere, mugimendua hobeto detektatzen dute eta gauez hobeto ikusten dute. Gainera, horia eta urdina ondo ikusten dituzte, baina gorriarekin eta laranjarekin zailtasunak dituzte.
- Usaimenari dagokionez, gizakiak baino 1.000 aldiz usain hobea antzeman dezakete, eta beraz, ia kilometro batera usaintzeko gai dira. Usain ugari batera prozesa ditzakete.
Gehiago jakiteko...
- https://euskalnatura.eus/index.php/biodibertsitatea/animaliak/item/cervus-elaphus
- Oreina: estimazio handiko animalia. https://aldizkaria.elhuyar.eus/erreportajeak/oreina-estimazio-handiko-animalia/
- Eldrakis. (2016, maiatzak 9). Como le salen los cuernos a los ciervos… https://drakis.net/2016/05/09/como-le-salen-los-cuernos-a-los-ciervos/