Txikipedia:Ordizia
Ordizia Gipuzkoako herri bat da eta Goierri izeneko eskualdean kokatuta dago, hain zuzen ere Oria haranean. Bertatik Oria ibaiak zeharkatzen du. Herrialdearen erdi-hegoaldean dago, 5,65 km2-ko azalera du eta 2018an 10.150 biztanle zituen.
Datuak, labur | |
🏴 Lurraldea | Gipuzkoa |
---|---|
👨👨👦👦 Biztanleak | 10.424 |
🔎 Azalera | 5,65 kilometro koadro |
🌄 Altuera | 153 metro |
Historia
Historiari begiratuta, 1256. urtean sortu omen zuen Alfontso X.a Gaztelakoak.
Ordiziako Alde Zaharrak eraldaketak jasan ditu urteetan zehar suteen, guden eta aurrerapenen ondorioz. Baina oraindik ere Erdi Aroko itxura gordetzen jarraitzen du.
Beasain eta Lazkaorekin batera, Ordiziak hiri eta industria garapen handia izan zuen XX. mendean.
Euskara
Euskarari dagokionez, Ordiziako euskara gipuzkera da, eta bertan erabiltzen dena Goierriko azpieuskalki hizkera da. XIX. mendearen erdialdean biztanleriaren %96k euskaraz bazekien. 2016an herritarren %60,75ak zekien.
Jaiak
Ordiziako jaiak uztailaren 24an ospatzen dira, Santa Anaren omenez. Egun hauetan Ordiziako ereserkia abesten dute. Honekin batera, Ordiziako Danborradaren amaieran Ordiziako Martxa jotzen dute.
Eraikin interesgarriak:
- Abaria jauregia: Plaza Nagusiko izkinan dago eta Don Carlosek 1875ean Gipuzkoako Foruak zin egitera etorri zenean bertan hartu zuen ostatu.
- Barrena jauregia: XVII. mendeko hasierakoa da. Herrialdeko hainbat Batzar Nagusi egin ziren bertan.
- Jasokundeko Andre Mariaren Eliza Nagusia: XIII. edo XIV. mendearen hasierakoa da.
- Muxikako dorretxea: bertan, 1511 arte, Udalak bere bilerak egiten zituen.
- Urdanetako Fray Andres: herrikoseme ospetsua izan zen. Kosmografoa zen eta Asiatik Ameriketara joateko modua aurkitu zuen.
- Abaria jauregia
- Barrena jauregia
- Jasokundeko Andra Mariren Eliza
- Muxika dorretxea
- Urdanetako Fray Andres
Ordiziar ospetsuak:
- Andres Urdaneta (1508-1568), itsas gizona, kosmografoa, esploratzailea eta apaiza izan zen.
- Martin Muxika (????-1649), Txileko gobernadorea.
- Mikel Irastortza Intsausti (1882-1960), frantzizkotarra eta Hilobi Santuaren zaintzailea.
- Domingo Unanue (1901-1985), arkitektoa.
- Miren Etxezarreta (1936-), ekonomialaria.
- Mikel Garmendia (1945-2005), aktorea, Goenkale telesailean pertsonaia garrantzitsua zen.
- Itziar Zubizarreta (1952-), euskal idazlea.
- Patxi Zubizarreta (1964-), euskal idazlea.
- Nekane Balluerka(1966-)irakaslea eta UPV/EHUko errektorea da.
- Aitor Furundarena (1970-), soinu-jotzailea eta musikagilea.
- Emma Garcia (1973-), telebista-aurkezlea.