Txikipedia:Obulu
Obulua emakumezko, animalia eme eta landare loredunen ugalketa-zelula gametoa da. Obulutegian sortzen dira. Ernalketaren prozesuan espermatozoideak beste gameto hauekin elkartzen da eta enbrioia sortzen da.
Egitura
Poriferoen obuluak mintz plasmatikoa dute, mintz hori oso lodia da ugaztunetan. Espermatozoideak sartzeko edo ernalketaren ondorioz sortuko den umekiak arnasa hartu ahal izateko mikropiloak dauzka. Albumina, narrasti eta hegaztien oskoleko mintza edo oskola da. Obuluak biribilak eta handiak dira. Hegazti eta arrain batzuenak 8 cm-ko diametroa izan dezakete. Obuluaren osagai nagusia biteloa da eta umekia arrautzaren barruan garatzen laguntzen du.
Gizakiengan
Giza gorputzaren zelula handienen artean dago, erraz ikus daiteke. Batez beste 120 µm-ko diametroa dauka. Atal hauek ditu: protoplasma; protoplasma bi mintzez osatua: bitelo-geruza eta gune peluzidoa; masa handiko nukleoa eta nukleoloa .
Animalia obiparoengan
Animaliak obiparoak izan daitezke, hegazti guztiak, arrain, anfibio eta narrasti gehienak. Enbrioiak arrautzak dira.
Landareetan
Landarea ernaltzean hazi bihurtzen da. Gune, enbrioi-zisku eta babes tegumentuek osatzen dute obulua. Angiospermoen obuluak karpeloaren barnean daude. Gimnospermoak ez dute babes egiturarik inguruan.