Txikipedia:Obskurantismo
Obskurantismoa gizartean ezjakintasuna zabaltzen duen ideologia bat da, jakintza elite baten esku utzi nahi duena, horrela elite horrek aginte politiko eta soziala edukitzeko.
XVIII. mendean, Ilustrazioko filosofo batzuek erabili zuten hitz hau Ilustrazioaren aurreramenduaren kontra eta jakintza zabaltzearen kontra zeudenentzat, erlijioa defenditzen zutenentzat bereziki. XIX. mendean, Friedrich Nietzschek esan zuen: «Obskurantismoaren arte beltzaren funtsezko osagaia ez da norbanakoaren ulermena ilundu nahi duela, baizik eta munduaz dugun irudia belztu eta existentziari buruz dugun ideia ilundu nahi duela».
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.