Txikipedia:Obiparo

Obiparoak edo erruleak hauek dira: ugaltzeko, arrautzak erruten dituzten animaliak. Arrautzaren barruan, animalia garatu egiten da, horretarako baldintza egokiak izanda, eklosioa gertatu arte. Erruleak dira hegazti guztiak bai eta ia intsektu, arrain, anfibio eta narrasti guztiak ere. Ugaztunen artean, monotremak (ornitorrinkoa eta ekidna) dira errule bakarrak.

Igel bat arrautz artean.

Ikus, gainera



This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.