Txikipedia:Oñati
Oñati Gipuzkoako udalerri bat da. Joan den 2017ko datuen arabera, 11.394 biztanle ditu.
Datuak, labur | |
🏴 Lurraldea | Gipuzkoa |
---|---|
👨👨👦👦 Biztanleak | 11.515 |
🔎 Azalera | 108,2 kilometro koadro |
🌄 Altuera | 230 metro |
Oñatiko biztanleei txantxiku ezizena ematen zaie.
Geografia
Oñati Gipuzkoako herririk zabalena da.
Auzo ugari ditu: Arantzazu, Araotz, Uribarri, Lezesarri, Urrexola, Murgia, Olabarrieta, Berezao, Garagaltza, Goribar, Zañartu, Torreauzo, Garibai, Santxolopetegi, Zubillaga eta Larraña.
Demografia
2019. urtean 11.355 biztanle zituen Oñatik.
Ekonomia
Industriak pisu handia dauka herrian. Nekazaritzak, aldiz, oso pisu txikia.
Politika
2019ko hauteskundeen ondorioz, Izaro Elorza izendatu zuten Oñatiko alkate.
Euskara
Herritar gehienak euskaldunak dira (%80 inguru).
Eraikin garrantzitsuak
- Antia jauregia (XVIII. mendeko eraikin barrokoa)
- Lazarraga dorrea (XV. mendea) eta jauregia (XVII-XVIII. mendeetakoa)
- Zumeltzegi dorrea
- San Migel eliza (XV. mendeko eraikin gotikoa)
- Unibertsitatea (XVI. mendean sortutakoa)
- Udaletxea (XVIII. mendeko eraikin barrokoa)
- Arantzazuko santutegia
Oñatiar ospetsuak
- Lope Agirre (1510-1561), esploratzailea eta militarra
- Ruper Ordorika (1956), musikaria
Argazki galeria
- Zumeltzegi dorrea
- Antia jauregia
- Lazarraga dorrea
- San Migel eliza
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.