Txikipedia:Nyassa (aintzira)
Nyassa Afrikako aintzira handienetako bat da. Malawi aintzira ere deitzen zaio. Malawi, Mozambike eta Tanzania artean kokatua dago.
Ezaugarriak
29.600 kmĀ² ko azalera dauka eta 704 metrotako sakonera. Ur gezazko aintzira da eta itxura luzea du. Aintziraren hustubidea Shire ibaiak egiten du. Aintzira honetan bi uharte nagusi daude, Likoma eta Chizumulu izenekoak.
Ingurunea
Bertan klima beroa dago. Haran batean kokatuta dago.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.