Txikipedia:Norvegiera
Norvegiera Norvegian hitz egiten den hizkuntza da. Norvegieraz Norsk esaten diote eta 5 milioi pertsona inguru mintzatzen dira norvegieraz. Eskandinaviar hizkuntzak direnez, Norvegiera Suediera, Daniera eta Islandiera oso antzekoak dira.
Ezaugarriak eta historia
Hizkuntza germanikoen taldekoa da, ingelesa, alemana edo nederlandera bezala. Bikingoek Runikoan hitz egiten zuten eta hizkuntza aldatuz joan egin da gaur egun ezagutzen dugun bezala arte. Norvegian, batez ere, 2 dialektu daude(Euskal Herrian euskara Batua eta Gipuzkoarra bezala), Bokmål eta Nynorsk. Norvegian, biztanleriaren %86,3 inguru hitz egiten dute Bokmål, %7,5 Nynorsk eta gainerako %5,5 biak hitz egiten dute.
Idazkera
Norvegiako alfabetoa 29 letra ditu: A, B, C, D, E, F, G, H, I, J, K, L, M, N, O, P, Q, R, S, T, U, V, X, Y, Z, Ø, Æ, Å eta 9 bokal: A, E, I, O, U, Y, Ø, Æ, Å. Bokmålera, gehiengoak erabiltzen dute eta Danieraz erabiltzen diren arau berdinak ditu. Azkenik, Nynorskera, arautegi berria eta ezberdina erabiltzen dute.
Entzun nahi norvegiera pixka bat?
Aldameneko taulatxoan klik eginez, norvegiera pixka bat entzun ahalko duzu: