Txikipedia:New Delhi

New Delhi Indiako Delhi hiriko barruti bat da; Indiako gobernuaren egoitza bertan dagoenez, herrialde horretako hiriburua da 1931. urtetik. Egia esateko, Delhi eta New Delhi izen biak erabiltzen dira askotan hiriburuaz hitz egitean, baina New Delhi, berez, Delhiren zati bat da. Horregatik, 257.000 biztanle inguru besterik ez ditu, 2017ko datuen arabera. Delhi metropoli-eremua, berriz, munduko hiririk handienetako bat da: 16,7 milioi biztanle inguru zituen 2011. urteko datuen arabera.

Indiako lehendakariaren egoitza.

Gogoratzekoa da Indiako hiriburua Kalkuta izan zela 1911ra arte.

Indiako iparraldean dago, Yamuna ibaiaren ertzetan (Ganges ibaiaren ibaiadarrik handiena da hau).

Hindi izeneko hizkuntza da bertan gehien hitz egiten den hizkuntza; baina ingelesa da negozioetan eta gobernuaren erakundeetan erabiltzen dena.

New Delhi da Indiako iparraldeko hiririk garrantzitsuena merkataritzarako eta negozioetarako. Asiako hiririk garrantzitsuenen artean ere badago, ekonomiaren ikuspegitik.

Leku ikusgarriak

Indiako atea.

Museo Nazionalak 5.000 urteko historia duten hainbat objektu eta artelan gordetzen ditu. Bestalde, Indiako Atea deitutako monumentua ere oso ezaguna da; Parisko Garaipen Arkuaren antzera eraiki zen 1931n.

Rashtrapati Bhavan izeneko eraikina Indiako lehendakariaren egoitza da; munduko lehendakari-egoitzarik handiena omen da.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.